Ekonomia -

Itzalaldia

Arabako lantegian "hainbat milioitako galerak" izan direla salatu du Vidralak, eta kalte-ordaina eskatuko du

Vidralako zuzendariak "oso haserre" agertu dira astelehenean izandako itzalaldiagatik; izan ere, 24 orduz lan egiten duten labeak ekoiztu gabe egon ziren 11 orduz baino gehiagoz argindar hornidura faltagatik.

Imanol Pradales lehendakaria Vidralako zuzendariekin, gaur, Laudion (Araba). Argazkia: EFE
Imanol Pradales lehendakaria Vidralako zuzendariekin, gaur, Laudion (Araba). Argazkia: EFE
Imanol Pradales lehendakaria Vidralako zuzendariekin, gaur, Laudion (Araba). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vidrala konpainiak, beirazko ontziak fabrikatzen dituenak, astelehenean izandako itzalaldiaren ondorioz Laudion (Araba) duen lantegian izandako "hainbat milioitako galerak" salatu ditu, eta ekoizpenean izandako geldialdiagatik kalte-ordaina eskatuko duela iragarri du, baina nori zehaztu gabe.

Konpainiak Imanol Pradales lehendakaria, Iranzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Andoitz Korta Industria Sustapeneko sailburuordea hartu ditu gaur, Laudion duen egoitza korporatiboan.

Lehendakariak Vidralaren labe berria inauguratu du Laudion, Vidralako presidente Carlos Delclauxekin eta taldeko CEO Raul Gomezekin batera. Enpresako zuzendaritzak Aialako labe berria konpainiarentzat zein Arabarentzat "etorkizunaren sinonimoa" dela azaldu die erakundeetako ordezkariei.

Pradalesek ''sare elektrikoaren ahalmena handitzea'' eskatu du, industriaren beharrei erantzuteko
Pradalesek ''sare elektrikoaren ahalmena handitzea'' eskatu du, industriaren beharrei erantzuteko
Pradalesek ''sare elektrikoaren ahalmena handitzea'' eskatu du, industriaren beharrei erantzuteko

0:31

"Oso haserre"

Bisitaren harira egindako agerraldi batean, Vidralako arduradunak "oso haserre" agertu dira astelehenean izandako itzalaldiagatik; izan ere, 24 orduz lan egiten duten labeak ekoiztu gabe egon ziren 11 orduz baino gehiagoz argindar hornidura faltagatik.

Carlos Delclauxek adierazi duenez, astelehenean gertatutakoa "oso larria" izan zen, "pertsonak arriskuan jarri zituelako", labeak 1.500 graduko tenperaturan lan egitean, "instalazioak ere arriskuan jarri zituztelako".

Halaber, "Vidralaren 60 urteko historian ikusi ez den geldialdia" izan zela azpimarratu du. "Gauza serioa da, larria", berretsi du.

Raul Gomez CEOak ere antzeko adierazpenak egin ditu, eta galerak "milioi askokoak" izan direla eta astelehenean "kolokan" egon zirela deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Laudio Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Elektrizitatea
OSZAR »