Ekonomia -

Hezkuntza

Sindikatuek Hezkuntzaren proposamena errefusatu dute eta beste bat espero dute ostiralerako

Gauzak horrela, sindikatuek datorren astean, maiatzaren 12tik 16ra deituta dauden greba egunei eusten diete. Hezkuntza ez unibertsitarioko 27.000 irakasle daude grebara deituak.

Joan den apirilaren 1eko manifestazioa, Bilbon. EFE.
Joan den apirilaren 1eko manifestazioa, Bilbon. EFE.
Joan den apirilaren 1eko manifestazioa, Bilbon. EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek ez dute begi onez ikusi Hezkuntza Sailak lan-gatazka desblokeatzeko aurkeztu duen proposamena, eta, horri uko eginda, ostiral honetan beste dokumentu bat jasotzekotan gelditu dira. Hori dela eta, datorren astean eskola publikoan egingo diren grebei eutsiko zaie.

Hala baieztatu diete berri agentziei sindikatu horietako batzuek, eta aderazi Hezkuntzaren proposamena ez dela nahikoa euren ustez. 

Azaldu dutenez, Hezkuntza Sailak beste proposamen bat bidaltzeko konpromisoa hartu du, eta ostiralean negoziazio-mahaian eseriko dira berriro.

Gauzak horrela, sindikatuek datorren astean, maiatzaren 12tik 16ra deituta dauden greba egunei eusten diete. Hezkuntza ez unibertsitarioko 27.000 irakasle daude grebara deituak. Grebak 180.000 ikasle ingururi eragingo die.

Halaber, indarrean jarraitzen dute hiru euskal hiriburuetan larunbaterako deituta dauden manifestazioak ere. 

LABeko iturriek adierazi dutenez, hezkuntza sistemara bideratu beharreko baliabideei inguruan Hezkuntzak gaur aurkeztutako proposamenak ez du ia berrikuntzarik jasotzen duela hilabete  aurkeztu zirenekin alderatuta, eta plantilla gaztetzeko proposamenean "atzerapausoak" daude. 

Ordainsarien igoerari dagokionez, Hezkuntza Sailak hiru urtetan % 6ko igotzea proposatu du, ehuneko horren % 3an igoera finko bate ezarriz eta beste % 3an aldakorra, Barne Produktu Gordinaren araberakoa, sindikatuetako iturrien arabera.

CCOOk ere errefusatu egin du soldata-eskaintza hori, eta adierazi du Hezkuntzaren proposamena "oso urrun" dagoela bere aldarrikapenetatik.

Miren Zubizarreta ELAko Hezkuntza arduradunak deitoratu du Eusko Jaurlaritzak egindako proposamenean ez agoela aurrerapausorik aurrekoarekin alderatuta. Are gehiago,  kasu batzuetan "atzerapausoak" daudela nabarmendu du.

Zubizarretaren hitzetan, proposamen hori "ez da batere serioa", eta, horregatik, sindikatuek beste proposamen bat egiteko eskatu diote Sailari, ostiralean egingo duten bilerari begira.

Azaldu duenez, Lehen Hezkuntzan ratioak ezartzeko proposamena "oso eskasa da, sinbolikoa", eta "albiste ona den arren, ez da nahikoa", etapa guztietara zabaldu beharko litzatekeelako, eta ez Lehen Hezkuntzara bakarrik.

ELAko arduradunaren ustez, soldatak igotzeko azken proposamenarekin ez zaio irakasleen eros-ahalmenaren galerari buelta ematen eta erretiroei dagokienean ere "atzerakada" izan da.

Sindikatuek adierazi dutenez, "negoziatzeko borondatearekin" baina "eszeptizismo handiarekin" joan dira bilerara, bilera hasi baino hiru ordu lehenago jaso baitute Hezkuntzaren proposamena.

Sindikatuen aldarrikapenen artean daude lan-kargak murrizteko, erretiro-baldintzak hobetzeko eta plantillak gaztetzeko neurri zehatzak adostea, bai eta galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea, enplegu publikoa bermatzea eta lanpostuak egonkortzea ere, alde bakarrez erabakitzen ari diren zentro publikoen bat-egiteen eta itxieren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak CCOO Steilas Lan gatazkak Irakasleak
OSZAR »