Gizartea -

Itzalaldia

EAE-Bartzelona distantzia luzeko lotura, etenda dagoen tren-zerbitzu bakarra

Trenbideko garraioa kaltetu du gehien itzalaldiak. Gaur goizaldean normaltasunera itzuli da, Euskotrenen eta Metro Bilbaoren linea guztiak berrezarrita, eta, goizean, aldiriko zerbitzuak martxan jarrita.

Abandoko tren-geltokia, Bilbon. Irudia: EITB
Abandoko tren-geltokia, Bilbon. Irudia: EITB
Abandoko tren-geltokia, Bilbon. Irudia: EITB

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) eta Bartzelonaren arteko distantzia luzeko tren lotura da itzalaldi orokorra gertatu eta hurrengo egunean etenda dagoen linea bakarra, Garraio Ministerioak emandako azken balantzearen arabera.

Trenbideko garraioa kaltetu du gehien itzalaldiak. Gaur goizaldean normaltasunera itzuli da, Euskotrenen eta Metro Bilbaoren linea guztiak berrezarrita, eta, goizean, Bilboko eta Donostiako aldiriko zerbitzuak martxan jarrita.

Madril eta EAEko hiriburuen arteko distantzia luzeko loturak ere martxan dira, baina oraindik ez dabiltza Euskadi eta Katalunia elkarrekin lotzen dituztenak.

Imanol Pradales lehendakariak arratsaldean adierazi duenez, EAE "normaltasunera hurbiltzen ari da" eta "deseskalatze faseari" ekin dio asteleheneko itzalaldiaren ostean. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak larrialdi egoera 1. mailara jaistea erabaki du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Renfe Garraio publikoa
OSZAR »