Gizartea -

Open Data Sariak

Osakidetzako larrialdietara zenbat pertsona joango diren iragartzeko proiektua saritu dute

Horrez gain, saritu dituzte ikasleei, gurasoei eta tutoreei orientazio akademiko eta profesional pertsonalizatua emateko proiektu bat, informazio klimatologikoa duen baratze bat planifikatzeko software bat eta adimen artifizialean oinarritutako turismo aholkulari bat.

Open Data Sarien banaketa. Argazkia: Irekia,
Open Data Sarien banaketa
Open Data Sarien banaketa. Argazkia: Irekia,

AGENtziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurtengo Open Data Sarietan saritutako proiektuetako bi honako hauek izan dira: batetik, Osakidetzako larrialdietara joango diren pertsona-kopurua aurreikusteko iragarpen-eredu bat, eta, bestetik, klimatologiari buruzko informazioa ematen duen baratze bat planifikatzeko software bat.

Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua Open Data Sarien bosgarren edizioaren buru izan da ostegun honetan; 71 proiekturen artean 9 ekimen saritu dira; 41, ideien modalitatean, eta 30, aplikazioen modalitatean.

Eusko Jaurlaritzaren datu publikoak irekitzearen, erabiltzearen eta berrerabiltzearen alde egiten duen apustuaren barruan sartzen dira sari horiek. Apustu hori gardentasunaren, informazioa eskuratzeko aukeraren, erakundeen arteko lankidetzaren eta berrikuntzaren aldekoa da, bai eta garapen ekonomiko eta sozialaren aldekoa ere, informazio publikoa libreki eta doan eskuratzearen bidez.

"Adimen artifizialak eta datuen erabilerak ongizate handiagoa izateko aurrera egitea ahalbidetzen digute, zerbitzu publikoak eskuragarriagoak, arinagoak eta batez ere eraginkorragoak izango diren etorkizun baterantz", nabarmendu du Ubarretxenak.

Osasun eta Gizarte kategoriako proiektuen artean, lehen saria Miren Bacete Martinezen "Osakidetzako Larrialdi Zerbitzura joango diren Pazienteen Bolumena Iragartzeko Eredu baten Garapena" lanak jaso du, eta bigarrena Sandra Garcia Ariasen "Euskoeduca" lanak, ikasle, guraso eta tutoreei orientazio akademiko eta profesional pertsonalizatua emateko diseinatua.

Ingurumena eta Iraunkortasuna kategorian, lehen saria Leire Zubizarretaren "Baratzapp"ek jaso du. Software horrek baratzearen plangintza errazten du, autokontsumoko baratzeari lotutako ezagutza bultzatzea bilatzen duten algoritmoen bidez, eta, aldi berean, klimatologia eta ingurumenari buruzko informazioa integratzen du, besteak beste.

Bigarren saria Javier Carpinteroren "Euskal Advice" lanak jaso du, adimen artifizialean oinarritutako turismo aholkularia.

Kategoria orokorrean, lehen saria Hodei Gonçalvesen "Lanbila"k irabazi du, AA sortzailea eta datu irekiak erabiltzen dituen aplikazioak, curriculumak eta lan-eskaintzak konparatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Inteligentzia artifiziala
OSZAR »