Gizartea -
ARABA
Lapurretan egin dute Arabako dozena batetik gora industria pabiloitan gau berean
Ostiralean izan ziren lapurretak Agurainen, Legution, Gamarran eta Adurtzan, eta, besteak beste, dirua, eguzki-panelak, auto bat eta txatarra ostu dituzte.
agentziak | eitb media
Ostiral goizaldean, ustez bi lapur taldek lapurretan egin zuten hamabitik gora industria pabiloitan Araban, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Lapurretak Agurainen (Litutxipi industrialdea), Legution (Goiain industrialdea), Gamarran eta Adurtzan egin zituzten.
Besteak beste, dirua, eguzki-panelak, auto bat eta txatarra ostu zituzten, baina kalte materialak ere eragin zituzten.
Ertzaintzak pertsona batzuk atxilotu zituen URSSAren lantegi zaharretik txatarrarekin ateratzen ari zirenean, eta ikertu gisa deklaratu beharko dute lapurreta horiek argitzeko ikerketarekin lotuta.