Gizartea -

Europa Leagueko finala

Pantaila erraldoiak jarri dituzte Bilbon, Europa Ligako zaleen guneetan, finala zuzenean ikusteko

55.000 zale inguru espero dituzte hiriko agintariek Bizkaiko hiriburuan , eta aurreikuspenen arabera, 25.000 inguruk ez dute sarrerarik izango. Tottenhamen zaleen gunea Ametzola parkean jarri dute. Manchester United taldearen zaleak, berriz, Etxebarria parkean bilduko dira.

Manchester taldekoen guneko prestaketak Etxebarria parkean. Argazkia: EFE.
Manchester taldekoen guneko prestaketak Etxebarria parkean. Argazkia: EFE.
Manchester taldekoen guneko prestaketak Etxebarria parkean. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europa Ligako finala dela eta Bilbora joango diren zale ingelesek pantaila erraldoietan ikusi ahal izango dute partida, baldin eta San Mamesera joateko sarrerarik ez badaukate. Zaleentzat prestatutako guneetan jarraitu ahal izango dute norgehiagoka. Tottenham Hotspur taldekoen gunea Ametzola parkean egongo da eta Manchester United taldearen jarraitzaileak, berriz, Etxebarria parkean egongo dira.

Gune horietara sartzea doakoa izango da eta janaria eta edaria bertan eskainiko dituzte. Pantailetako emanaldi berezia partida baino bi ordu lehenago (19:00etan) hasiko da.

Hiriko agintariek 55.000 jarraitzaile ingeles espero dituzte Bizkaiko hiriburuan. San Mamesen partida ikusteko 49.600 sarrera banatu dira eta horietatik 30.000 parte hartuko duten bi taldeei eman zaizkie zaleen artean banatu ditzaten, 15.000 bana. Gainerako jarraitzaileek ez dute sarrerarik izango eta zaleen guneetan ikusi ahal izango dute norgehiagoka.

Londreseko Tottenham Hotspur taldea iritsi da Bilbora. Hiri erdiguneko hotel batean hartu du ostatu. Manchester United taldea asteartean iritsiko da eta Begoña auzoko hotel batean egongo da, jarraitzaileentzat prestatutako gunetik gertu.

Bi taldeen jarraitzaileen guneak elkarrengandik urrun daude, 3,4 kilometroko distantzia dago batetik bestera. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak UEFA Europa Liga
OSZAR »