Gizartea -
Sexu-erasoa
Espetxera bidali dute Donostian adingabe bati sexu-erasoa egiteaz akusatutako gizonetako bat
Bi atxilotuek gaur arratsaldean deklaratu dute epaitegian, eta horietako bat Martuteneko espetxera bidaltzea erabaki du epaileak. Bestea, berriz, aske geratu da. Beste bi gizonek ere deklaratu dute ikertu gisa, eta, era berean, aske geratu dira.
EITB MEDIA
Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen astelehenean, Donostian adin txikiko bati sexu-erasoa egitea egotzita. Atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte gaur, eta horietako bati behin-behineko espetxealdia ezarri dio epaileak. Bigarrena, aldiz, aske utzi du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.
Erasoa Ulia mendian gertatu zen, astelehen goizaldean.
Bi atxilotuek gaur arratsaldean deklaratu dute epaitegian, eta horietako bat Martuteneko espetxera bidaltzea erabaki dute. Bestea, berriz, aske geratu da.
Galdeketen ostean, Fiskaltzak bi atxilotuetako bat soilik espetxeratzeko eskatu du, eta epaitegiak irizpide hori onartu du, auziko iturriek jakitera eman dutenez.
Beste bi gizonek ere deklaratu dute ikertu gisa, eta, era berean, aske geratu dira.
Salaketa hurrengo egunean aurkeztu zen, eta ordu batzuk geroago, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean dagoen adingabearen bortxaketarekin zerikusia dutelakoan.