Gizartea -
NAFARROA
Lau gizonezko zauritu dira Irunberriko aerodromoan hegazkin arin batek izandako istripuan
Euren kasa atera dira hegazkin txikitik, baina Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
agentziak | eitb media
Lau gizonezko zauritu dira gaur Irunberriko (Nafarroa) aerodromoan hegazkin arin batek izandako istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Medikuak, anbulantzia bat eta foruzainak bertaratu dira. Lau bidaiariak euren kasa atera dira hegazkinetik, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
Hegazkin arina pistaren ondoren geratu da iraulita. Aerodromoak pilotu eskola bat du, baina aipatu iturriek ez dute zehaztu istripuak horrekin zerikusirik izan ote duen.