Mundua -

SARE SOZIALAK

Europar Batasunean sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adina jarri nahi dute Espainiak, Frantziak eta Greziak

Proposamen bateratua aurkeztu dute hirurek, 27 estatu kideetako telekomunikazio ministroek ekainaren 6an egingo duten bilerari begira. Hala ere, ez dute zehaztu gutxieneko adina zenbateraino igo behar den.

WhatsApp da sare sozial erabilienetako bat. Egile eskubiderik gabeko irudia
WhatsApp da sare sozial erabilienetako bat
WhatsApp da sare sozial erabilienetako bat. Egile eskubiderik gabeko irudia

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia, Frantzia eta Greziako gobernuek proposamen bateratua aurkeztu dute Europar Batasunean sare sozialak erabiltzeko gutxieneko adina ezarrita adin txikikoak babesteko asmoz.

Iturri diplomatikoek azaldu dutenez, Oscar Lopez Transformazio Digitalerako Espainiako ministroak, Clara Chappaz Inteligentzia Artifizialerako eta Digitalizaziorako Frantziako ministroak eta Dmitris Papastergiou Digitalizaziorako Greziako ministroak sinatu dute dokumentua. Hala ere, ez dute zehaztu gutxieneko adina zein izan behar den.

Hiru herrialde horiek prestatutako testua ekainaren 6an aztertuko dute Europar Batasuneko 27 estatu kideetako telekomunikazio ministroek Luxenburgon egingo duten bileran.

Helburu nagusia Europar Batasunean derrigorrezko mekanismoak sortzea da, besteak beste, erabiltzaileen adina egiaztatzeko eta Interneterako sarbidea duten gailuetan gurasoen kontrola ahalbidetzeko.

Halaber, adinaren arabera egokitutako diseinuak egitea eta hori arautzea proposatu dute, esaterako, laster-leihoak gutxitzeko edo bideoak automatikoki ez erreproduzitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Europar Batasuna Espainiako Gobernua albisteak Espainia gaur Frantzia Sare sozialak Greziako berriak Albisteak Gaur Albisteak Nerabezaroa albisteak Internet gaur Frantziako Gobernua
OSZAR »