Politika -

Gerra komertziala

Carlos Cuerpo Ekonomia ministroa Scott Bessent AEBko Altxorraren estatu-idazkariarekin bilduko da gaur

Ministroak korrespontsal talde bati azaldu dionez, batzarrean "aldebiko gai garrantzitsu guztiak" jorratuko dituzte, bi estatuen arteko harremanak indartzeko helburuarekin, "azken urteetan areagotzen eta unerik onenetako bat bizitzen ari direlako".

Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroa. Argazkia: EFE
Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroa. Argazkia: EFE
Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroa Washingtonera joan da Scott Bessent AEBko Altxorraren estatu-idazkariarekin eta beste agintari, erakunde eta enpresaburuekin biltzeko, Trumpen Administrazio berriak bultzatutako gerra komertzialak markatutako testuinguruan.

Ekonomia Ministerioak baieztatu duenez, Scott Bessent Altxorraren estatu-idazkariarekin batzartuko da astearte honetan bertan, Espainiako Estatuko "bazkide komertzial handienetako" batekin harremanak sendotzeko.

Gainera, Ajay Banga Munduko Bankuaren presidentearekin eta Espainian interesak dituzten AEBko enpresen ordezkariekin bilduko da Washingtonen.

Espainiako Gobernuaren arabera, bidaia Europako Batzordearekin "etengabe koordinatuta eta harremanetan" egiten ari da. Maros Sefcovic Europako Merkataritza komisarioa Ameriketako Estatu Batuetako bere homologoekin batzartu eta hurrengo egunean izango da bilera.

Scott Bessent AEBko Altxorraren Estatu idazkaria. Argazkia: EFE

Scott Bessent AEBko Altxorraren Estatu idazkaria. Argazkia: EFE

Ministroak korrespontsal talde bati jakinarazi dionez, "aldebiko gai garrantzitsu guztiak" jorratuko dituzte, Espainiaren eta Estatu Batuen arteko harremanak sendotzeko helburuarekin, "azken urteotan areagotzen eta une onenetako bat bizitzen ari baitira".

Gainera, "enpresaburu estatubatuar ugarirekin" egitekoa den topaketen helburua bisita "ahalik eta gehien" aprobetxatzea da, Espainiaren rola eta AEBko enpresari horiek "Espainian inbertitzeko" duten interesa indartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Merkataritza
OSZAR »