Politika -

ITZALALDIA

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du itzalaldia dela eta ezarritako larrialdi-egoera

Argindarraren % 100 berrezarri dela baieztatu ondoren hartu du erabakia Nafarroako Larrialdietako Aholku Batzordeak.

Iruñeko saltoki bat, pasa den astehelehean, itxita, itzalaldiagatik. Argazkia: EFE
Iruñeko saltoki bat, pasa den astehelehean, itxita, itzalaldiagatik
Iruñeko saltoki bat, pasa den astehelehean, itxita, itzalaldiagatik. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteleheneko itzalaldiaren ondotik Nafarroan ezarritako larrialdi-egoera bertan behera gelditu da. Horixe erabaki du Amparo Lopez Barne, Funtzio Publiko eta Justizia kontseilaria buru duen Nafarroako Larrialdietako Aholku Batzordeak.

Argindarraren % 100 eta telefono horniduraren % 98 berrezarri dela egiaztatu ondoren hartu du erabakia Larrialdietako Aholku Batzordeak, SOS Nafarroa larrialdi-zerbitzuak jakinarazi duenez.

Itzalaldiaren ostean, larrialdi-egoeraren bigarren maila onartu zuen Nafarroako Gobernuak, eta asteartean lehen mailara jaitsi zuen.

Hala ere, krisi kabinetearen arreta handiena izan duten egoerak monitorizatzen jarraituko du Nafarroako Gobernuak.

Halaber, atzo, foru gobernuak iragarri zuen pasa den astelehena eta asteartea baliogabeak izango direla administrazio mailan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Elektrizitatea María Chivite
OSZAR »