Politika -

ARARTEKOA

Manu Lezertuak Ararteko izateari utziko diola iragarri du, karguan hamarkada bat eman ondoren

Bere zikloa betetzat jo du, eta Eusko Legebiltzarrari eskatuko dio abian jar dezala erakundearen buru izango den pertsona berri bat izendatzeko prozedura.

Manu Lezertua, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Manu Lezertua, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Manu Lezertua, Radio Euskadin. Argazkia: EITB

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Lezertuak iragarri du amaiera emango diola Ararteko gisa egin duen zikloari. Herri Irratia-Radio Popular irratiari egindako adierazpenetan azaldu duenez, bere zikloa betetzat jo du, eta Eusko Legebiltzarrari eskatuko dio erakundearen buru izango den pertsona berri bat izendatzeko prozedura martxan jar dezala.

Lezertuak esan du karguan hamar urte egitea "denbora asko" dela, eta Arartekoak etengabeko dedikazioa eskatzen duela. "Erantzukizun horretan hamar urte zahartu naiz", adierazi du, eta "ideia berriak eta epe luzeagoko proiektu bat" behar direla azpimarratu du.

Bere agintaldian, Arartekoaren jarduera kopurua % 66 hazi da, urtean 9.000 izapide inguru izatetik 16.000 izatera igaro baita. Horren hitzetan, gizarte-prestazioekin lotutako kexak gutxitu egin diren arren, osasunari, etxebizitzari eta ingurumenari buruzkoak ugaritu egin dira, batez ere kutsadura akustikoak eragindako arazoengatik.

Lezertuak Arartekoaren papera defendatu du herritarrentzako erreferentziazko figura gisa, eta, horren esanetan, denborarekin administrazio publikoek ere ikasi dute bere lana errespetatzen. Gogoratu duenez, 2023an lehendakariarengana jo behar izan zuen erakunde batzuek ez zutelako erantzunik eman, eta egoera hori konpondu zela esan du. 2024an ez dela erantzunik gabeko kasurik izan erantsi du.

Gainera, Arartekoak Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko Estatuko eta nazioarteko topaketetan izan duen inplikazioa nabarmendu du, "giza eskubideen berrinterpretaziotzat" jo baitu. Ildo horretan, Euskadik 2030 Agendarekin duen konpromiso irmoa berretsi du.

Egitekoen artean, Arartekoaren legearen erreforma aipatu du Lezertuak. Testu hori Legebiltzarrean izapidetzen ari da 2024ko uztailetik, eta erakundea nazioarteko estandarretara eta jardunbide egokietara egokitzea du helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Arartekoa Eguneko albisteak Albisteak
OSZAR »