Politika -

EITB FOCUS

Foru aldundiak eta Jaurlaritza dira ondoen baloratzen diren erakundeak, 6,3 puntu lortuta

EAEko eta Nafarroako herritarrek foru aldundi eta gobernuen kudeaketa oso ontzat jo dituzte, eta nota altuena lortu dute Eusko Jaurlaritzarekin batera. Puntuazioa udalek jasotzen dutena baino hobea da, 6 puntu baitituzte.

Infografia: EITB
Infografia: EITB
Infografia: EITB

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2025eko maiatzeko EITB Focusen arabera, foru aldundien kudeaketak irudi ona du herritarren artean. Foru erakundeek hamarretik 6,3 puntu lortu dituzte, Eusko Jaurlaritzarekin berdinduta; aise gainditzen dute udalen batez besteko balorazioa (6).

Foru-arduradunei dagokienez, ahaldun nagusi guztiek gainditu dute. Elixabete Etxanobek jaso du balorazio onena, Bizkaiko ahaldun nagusiak, 6,0ko notarekin, baina herritarren % 36,9k baino ez dute ezagutzen. Ondoren, Eider Mendoza (Gipuzkoa), 5,6rekin, eta Ramiro Gonzalez (Araba), 5,4rekin; hura da ezagunena (% 46,1).

Azterketa orokorra gainditu arren, balorazioak apur bat jaitsi dira aurreko neurketekin alderatuta. Txostenak azpimarratzen du herritarrek gutxi ezagutzen dituztela figura horiek, beste lider politiko batzuekin alderatuta.

Infografia: EITB

Infografia: EITB

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 3.871 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (871 Araban, 1.200 Bizkaian, 1.200 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan).

Galdeketak maiatzaren 5etik 21era bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua EiTB Focus Hauteskunde inkestak Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia
OSZAR »