Beste kirolak

1 / 30 Hurrengoa
Anton Legorburuk zilarrezko domina irabazi du Europako Errugbi 7ko Txapelketan

Anton Legorburuk zilarrezko domina irabazi du Europako Errugbi 7ko Txapelketan

Europako Errugbi 7ko Txapelketa bi serietan jokatu da, Kroazian bata eta Alemanian bestea.
Arrasatek eta Messerrek estreinakoz irabazi dute Onditz Memoriala

Arrasatek eta Messerrek estreinakoz irabazi dute Onditz Memoriala

Gizonezkoetan Mikel Arrasate 20 urteko lekeitiarra nagusitu da. Iaz bigarren egin zuen eta aurten lehena izan da. Emakumezkoetan, Mikaela Messer australiarrak aurreikuspenak bete ditu.

Markel Fernandez eta Laura Banko nagusi izan dira Euskadiko Atletismo txapelketan

Markel Fernandez eta Laura Banko nagusi izan dira Euskadiko Atletismo txapelketan

Euskadiko Atletismo txapelketa jokatu da Bilbon. 110 metroko hesidun lasterketan, Laura Banko gasteiztarra nagusitu da. Gizonezkoen 200 metroko proban, berriz, Markel Fernandez izan da garailea.

Amaiur Arrospide eta Alaitz Imaz, bakarkako sega ligako txapeldun

Amaiur Arrospide eta Alaitz Imaz, bakarkako sega ligako txapeldun

Alaitz Imazek eta Oier Urkolak irabazi dute Euskal Herriko bakarkako sega ligako azken jardunaldia. Ligako txapeldun, emakumezkoetan, Alaitz Imaz bera izan da, eta gizonezkoetan, Amaiur Arrospide.

Aitana Rodrigo eta Andoni Calbano, urrea 100 metroetan

Aitana Rodrigo eta Andoni Calbano, urrea 100 metroetan

Bilbon, 25 urteren ondoren, berriro ere Euskadiko Atletismo Txapelketak jokatu dira. Proba nagusia 100 metrokoa izan da. Emakumezkoetan Aitana Rodrigok jantzi du txapela. Gizonezkoetan, berriz, Andoni Calbano izan da azkarrena.

Jon Rahmek hasiera ona izan du LIV Golf Dallas txapelketan

Jon Rahmek hasiera ona izan du LIV Golf Dallas txapelketan

Barrikako golf jokalariak 68 kolpeko (-4) lehen itzuli bikaina egin du, eta, behin-behinean, bigarren postuan kokatu da.
Pau Echaniz, zazpigarren Pragako Munduko Kopako K1eko finalean

Pau Echaniz, zazpigarren Pragako Munduko Kopako K1eko finalean

Echanizek 51,59ko denbora egin du, Jakub Grigar irabazleak baino 2,88 segundo gehiago.
Nacho Moyano, Helvetia Anaitasunako entrenatzaile berria

Nacho Moyano, Helvetia Anaitasunako entrenatzaile berria

Entrenatzaile berriak 2027ko ekainera arte sinatu du, eta Asobal Ligara igotzea izango du helburu nagusi.
Mattin Iñiguez X-Alps lehiaketatik kanpo geratu da

Mattin Iñiguez X-Alps lehiaketatik kanpo geratu da

Zegamarrak ezin izan du bosgarren kanporaketa gainditu, eta sailkapenean azken postuan zenez, txapelketatik kanpo utzi dute. Gogotik saiatu zen Iñiguez Warren azken aurreko sailkatua harrapatzen, baina ezin izan zuen.

Irailean lehiatuko den ardi moztaileen Euskal Herriko txapelketa aurkeztu dute

Irailean lehiatuko den ardi moztaileen Euskal Herriko txapelketa aurkeztu dute

Ostegun honetan aurkeztu dute Bilbon historian lehen aldiz egingo den ardi moztaileen Euskal Herriko txapelketa. Irailaren 27an izango da Abadiñon, eta EITBn ikusi ahal izango duzue.

Pou anaiek Churup eskalatu dute, Perun; gailurra 5.493 metrora du

Pou anaiek Churup eskalatu dute, Perun; gailurra 5.493 metrora du

Iker eta Eneko Pou euskal eskalatzaileek, horrenbestez, hemeretzi bide dituzte osatuta, Perun. Herrialde horretara egindako espedizioko lehenengo mendia izan dute.

Higinio Riverok Neguko Joko Paralinpikoak ditu jomugan

Higinio Riverok Neguko Joko Paralinpikoak ditu jomugan

Brontzezko domina bat lortuta amaitu ditu udako lanak Higinio Riverok. Orain, piraguismoa alde batera utziko du epe labur batez, eta Neguko Joko Paralinpikoak prestatzen hasiko da. Zein diziplinatan parte hartuko duen kontatu digu.

Esther Arrojeria, 2024-2025 Guerreras Iberdrola Ligako jokalari onena

Esther Arrojeria, 2024-2025 Guerreras Iberdrola Ligako jokalari onena

Super Amara Bera Bera taldeko erdiko defentsa hautatu dute ligako jokalari onena. Arrojeriak erretiroa hartu du sasoi amaieran, eta sari honekin amaiera bikaina eman dio bere kirol ibilbideari.
Mattin Iñiguezek lehian jarraitzen du Red Bull-X Alpsen, eta azken kanporatzea saihestea du helburu

Mattin Iñiguezek lehian jarraitzen du Red Bull-X Alpsen, eta azken kanporatzea saihestea du helburu

Mattin Iñiguezek azken kanporatze txanda gainditu nahi du Red Bull-X Alps parapente proban. Geratzen direnean artean, aurrez parte-hartzaile gehiago kanporatu baitira, azken postuan da Zegamakoa. Proba amaitzea du helburu, baina horretarako ezin da azken postuan heldu hurrengo kanporatze puntura.

Anaitasunak Jose Paulo Silva pibotea fitxatu du

Anaitasunak Jose Paulo Silva pibotea fitxatu du

24 urteko jokalari portugaldarra Vitoria SC taldetik dator Iruñeara.
Txikia IV.a, Etxebeste eta Azpiazu sailkatu dira finalerako

Txikia IV.a, Etxebeste eta Azpiazu sailkatu dira finalerako

Iker Vicente, Zumeta eta Garmendia menderatu dituzte larunbatean jokatu den bigarren finalerdian. Uztailaren 16ko finalean, Beñat Telleria, Maddi Gesalaga eta Mikel Garmendia izango dituzte aurkari.

Higinio Rivero piraguistak brontzea irabazi du Raciceko Europako Txapelketan

Higinio Rivero piraguistak brontzea irabazi du Raciceko Europako Txapelketan

Bizkaitarrak hirugarren postua eskuratu du VL2 kategoriako 200 metroko proban.
Eguraldi kaxkarrak Bizkaiko Irekiko bigarren jardunaldia baldintzatu du

Eguraldi kaxkarrak Bizkaiko Irekiko bigarren jardunaldia baldintzatu du

Eguraldia dela eta, bigarren jardunaldiko zati handiena ez dute jokatu. Bihar jokatuko dute falta dena eta lehen bi jardunaldiak hartuko dituzte kontuan. Behin-behinean Antonio Hortal da lider sailkapen orokorrean parraren azpitik 9 kolperekin.

Iñiguezek Lorenz aurreratu du X-Alps lehiaketan, eta 10. Kontrol punturantz doa

Iñiguezek Lorenz aurreratu du X-Alps lehiaketan, eta 10. Kontrol punturantz doa

Mattin Iñiguezek egun ona izan du X-Alps lehiaketan. Zegamarrak astea bete du abenturan. Larunbat honetan, gainera, aurrea hartu dio Lorenz alemaniarrari.

Baionako Aviron Top 14ko finaletik kanpo geratu da; Toulouse, finalera

Baionako Aviron Top 14ko finaletik kanpo geratu da; Toulouse, finalera

Avironek galdu egin du Stade Toulousainen aurka jokatutako finalerdia, 32 eta 25. Atsedenaldian ere atzetik izan dira (20-15). Tolouse egungo txapeldunnak datorren larunbatean jokatuko du finala.

Mario Nevadok Bidasoa Irunen jokatuko du datozen hiru denboraldietan

Mario Nevadok Bidasoa Irunen jokatuko du datozen hiru denboraldietan

Denboraldi honetan, guztira 159 gol sartu ditu 30 partidatan, eta, horri esker, lehiaketako 10 golegile nagusietako bat izan da.
Mattin Iñiguezek aurrera jarraitzen du X-Alps lehiaketan

Mattin Iñiguezek aurrera jarraitzen du X-Alps lehiaketan

Mattin Iñiguezek aurrera jarraitzen du X-Alps lehiaketan. Bigarren kanporaketa gainditu du eta seigarren lehia eguna du. Azken bigarrena da sailkapenean, atzoko egun korapilatsuaren ostean.

Mattin Iñiguez: ''Kanporatzeko zorian egon ginen, baina ondo irten zen estrategia''

Mattin Iñiguez: ''Kanporatzeko zorian egon ginen, baina ondo irten zen estrategia''

Mattin Iñiguez zegamarrak aurrera jarraitzen du 2025eko Red Bull-X Alps proban, lehen kanporaketa gogorraren ostean. Honela kontatu berak nolakoa izaten ari den esperientzia.

Miguel Etxeberria, Beti Onaken entrenatzailea: ''Taldearentzat eta klubarentzat, hazteko modua da''

Miguel Etxeberria, Beti Onaken entrenatzailea: ''Taldearentzat eta klubarentzat, hazteko modua da''

Ostegun honetan, ekainak 19, Replasa Beti Onak European Cup 2025-2026n parte hartuko duela jakinarazi du. Miguel Etxeberria taldeko entrenatzaileak erronka berri honen aurrean nola sentitzen diren kontatu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Beti-Onakek European Cupa jokatuko du 2025-2026 denboraldian

Beti-Onakek European Cupa jokatuko du 2025-2026 denboraldian

Klubeko zuzendaritza batzordeak jakinarazi du, Nafarroako taldeak European Cupa jokatzeko baldintzak betetzen dituela; beraz, Beti-Onak Europa mailan lehiatuko da datorren denboraldian.
Pau Etxaniz, Munduko Kopan urrea irabazi ostean: ''Onenen artean egoteak hor egoteko nahia pizten dizu''

Pau Etxaniz, Munduko Kopan urrea irabazi ostean: ''Onenen artean egoteak hor egoteko nahia pizten dizu''

Pau Etxaniz donostiarrak urrezko domina irabazi berri du Paueko Munduko Kopan, kayak kros modalitatean. Esperientziaz hitz egin du elkarrizketa honetan.

Mattin Iñiguezek Red Bull-X Alpseko lehen kanporaketa gainditu du, night passa aktibatuta

Mattin Iñiguezek Red Bull-X Alpseko lehen kanporaketa gainditu du, night passa aktibatuta

Mattin Iñiguezek aurrera jarraitzen du 2025eko Red Bull-X Alps proban. Zegamakoak lehen kanporaketa gainditu du, baina night pass delakoa aktibatu behar izan du; hau da, derrigorrezko atsedena hartu gabe gaupasa egiteko aukera baliatu du.

Bera Berak 2025-26 denboraldiko EHF Europako Ligan izena eman du

Bera Berak 2025-26 denboraldiko EHF Europako Ligan izena eman du

Hala, euskal taldeak, beste behin, Europako mailako bigarren txapelketa handiena jokatuko du. Bera Bera 30. aldiz lehiatuko da nazioarteko txapelketa batean.
Miren Lazkano: ''Ama galtzea momentu zaila izan da, baina presioa kendu eta disfrutatzeko aukera izan dut''

Miren Lazkano: ''Ama galtzea momentu zaila izan da, baina presioa kendu eta disfrutatzeko aukera izan dut''

Miren Lazkano piraguistak urrezko bi domina eta zilarrezko bat irabazi berri ditu Munduko Kopako lehenengo bi probetan. Ama duela gutxi hil zaio, eta nabarmendu du kolpearen ondoren presioa eta pisua kendu eta lehiaketan disfrutatzeko aukera izan duela.

Bizkaia PGAe Opena ekainaren 20tik 22ra artean jokatuko da, Meaztegi Golf Clubean

Bizkaia PGAe Opena ekainaren 20tik 22ra artean jokatuko da, Meaztegi Golf Clubean

Bizkaia PGAe Openeko laugarren edizioa jokatuko da ekainaren 20a eta 22a artean, Meaztegi Golf Clubeko zelaian. Estatu mailako jokalari onentsuenak batuko dira bertan.

J.J. Spaun izan da nagusi, AEBko Irekiaren 125. edizioan; Rahmek zazpigarren amaitu du

J.J. Spaun izan da nagusi, AEBko Irekiaren 125. edizioan; Rahmek zazpigarren amaitu du

Barrikako golf-jokalariak ordura arteko ibilbide xumea iraultzea lortu du azken errondan, lau birdie eta bogey bat eginda.
Carlota Cigandak bere hirugarren txapelketa irabazi du LPGA zirkuituan

Carlota Cigandak bere hirugarren txapelketa irabazi du LPGA zirkuituan

Jokalari iruindarrak dagoeneko 12 titulu irabazi ditu bere ibilbide profesionalean.
Hasiera ikusgarria izan du harrijasotzea eta aizkolaritza uztartzen dituen lehiaketak

Hasiera ikusgarria izan du harrijasotzea eta aizkolaritza uztartzen dituen lehiaketak

Lehen finalerdian, Maddi Gesalagak, Beñat Telleriak eta Mikel Larrañagak osatutako taldeak Lierni Osa, Mikel Lopetegi eta Hodei Ezpeleta hartu dituzte mendean. Larunbatean Aian jokatuko den lehiatik aterako da uztailaren 16ko finalerako bigarren hirukote finalista.

Lazkanok eta Echanizek urrea irabazi dute, eta Chourrautek brontzea, piraguismoko Munduko Kopan

Lazkanok eta Echanizek urrea irabazi dute, eta Chourrautek brontzea, piraguismoko Munduko Kopan

Miren Lazkanok eta Pau Echanizek garaipena eskuratu dute, eta Maialen Chourrautek brontzea, kayak-krosean, Paueko kanalean jokatu den munduko kopako bigarren proban.
Mattin Iñiguezek Red Bull X Alpseko abenturari ekin dio

Mattin Iñiguezek Red Bull X Alpseko abenturari ekin dio

Euskadiko selekzioako parapentista zegamarra Red Bull X ALPS proba entzutetsuan parte hartzen ari da. Datozen 12 egunetan 1.283 kilometro egingo ditu beste 31 kirolarirekin batera, bost herrialdetan barrena.

Jon Rahm aukerarik gabe geratu da AEBko Irekiko azken jardunaldiaren faltan

Jon Rahm aukerarik gabe geratu da AEBko Irekiko azken jardunaldiaren faltan

Barrikakoak 73 kolpe egin zituen larunbatean, eta Sam Burns liderrarekin batera garaipena lortzeko lehian ari direnengandik urruti geratu da.
Jon Fernandez, pisu superarineko WBC tituluko txapelduna

Jon Fernandez, pisu superarineko WBC tituluko txapelduna

Bizkaitarrak (27-3) Ricardo Nuñez (26-7) menderatu du, hirugarren roundean panamarra deskalifikatu egin baitute.
Etxebestek, Garmendiak eta Aranburuk helburuak bete dituzte harriak jasota

Etxebestek, Garmendiak eta Aranburuk helburuak bete dituzte harriak jasota

Estefania Etxebeste 100 kiloko koparekin 15 jasoaldi egiteko gai izan da minutu batean. Gari Garmendiak 251 kiloko errektangularra jaso du. Xabier Aranburuk behin jaso du Xiete harria, 190 kiloko harri kubikoa.

Gillem Montiel eta Alanis Siffert debutariak, garaile Zarauzko triatloian

Gillem Montiel eta Alanis Siffert debutariak, garaile Zarauzko triatloian

Zarauzko 37. triatloia lehiatu da larunbat honetan: 2,8 km igerian, 80 km bizikletan eta 20 km korrika. Euria izan da protagonista, baina, hala ere, 750 lagunek hartu dute parte.

Baionarrak pozez gainezka dira, Aviron TOP-14ko finalerdietara sailkatu baita

Baionarrak pozez gainezka dira, Aviron TOP-14ko finalerdietara sailkatu baita

Euskaraz abestuz ospatu dute Baionan Avironek eginiko balentria. 20-3 menderatu du Clermont talde lapurtarrak, eta, honenbestez, TOP-14ko finalerdietara sailkatu da, 42 urte geroago.

1 / 30 Hurrengoa

  • Alex Txikon

    Alex Txikon

    Jarraitu mendizaleak Everesten eta Himalaiako beste mendi batzuetan egindako espedizioak, eitb.eus-en.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
  • LR.
  • IG.
01 22:20 - 01:30 PILOTA | Zabaleta-Mendizabal vs Arraiza-Capellan // Etxegarai vs Erasun
OSZAR »