Beste kirolak
Errugbia
Anton Legorburuk zilarrezko domina irabazi du Europako Errugbi 7ko Txapelketan
EITB Media
Europako Errugbi 7ko Txapelketa bi serietan jokatu da, Kroazian bata eta Alemanian bestea.
-
Anton Legorburu, bere taldekideekin. Argazkia: Espainiako Errugbi Federazioa
Anton Legorburuk zilarrezko domina eskuratu du bi serietan jokatutako Europako Errugbi 7ko Txapelketan. Lehendabiziko fasea Makarskan (Kroazia) jokatu zuten; eta bigarrena, berriz, asteburu honetan Hanburgon (Alemania).
Donostiarrak ezin izan zen lehenengoan lehiatu, lesio batengatik, baina asteburu honetan taldera itzuli da, Alemaniako seriean brontze bat eta sailkapen nagusian zilarrezko domina irabazteko, Basque Team Fundazioak jakinarazi duenez.