Beste kirolak
Fitxaketa
Xavi Gonzalez, Bidasoa Irungo jokalari berria
EITB MEDIA
Jokalari nafarrak 2028ra arteko kontratua sinatu du. Helvetia Anaitasunatik datorren 20 urteko jokalariak 93 gol sartu ditu aurreko denboraldian.
-
Xavi Gonzalez Argazkia: @CDBidasoaIrun
Bidasoa Irun taldeak 2025/2026 denboraldirako Xavi Gonzalez jokalaria fitxatu duela iragarri du larunbat honetan. Jokalari nafarrak 2028ra arteko kontratua sinatu du.
Xavier Gonzalez (Iruñea, 2004ko abenduaren 10a) Helvetia Anaitasuna taldetik dator, duela hiru denboraldi Asobal Ligan debuta egin zuen taldetik. Harrezkero, 70 partida baino gehiago jokatu ditu maila gorenean, eta guztira 156 gol sartu ditu. 20 urteko jokalariak 93 gol sartu ditu aurreko denboraldian.
Gainera, munduko eta Europako txapeldun izan da Espainiako Gazte Mailako Selekzioarekin, eta Europako txapeldun Espainiako Junior Selekzioarekin. Halaber, hirutan aukeratu dute eskuin hegaleko jokalari onena txapelketa horietan.
¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿´¿¿¿¿
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) June 14, 2025
¿ El Club Deportivo Bidasoa comunica que Xavi González se incorpora a la plantilla bidasotarra a partir de la próxima temporada
¿ Comunicado: https://t.co/BRL5qIV5FD
¿ Ongi etorri Xavi!#AupaBidasoa¿ #EtorkizuneraBegira pic.twitter.com/xIafqLS6WF