Beste kirolak
Golfa
Jon Rahm aukerarik gabe geratu da AEBko Irekiko azken jardunaldiaren faltan
Agentziak | EITB MEDIA
Barrikakoak 73 kolpe egin zituen larunbatean, eta Sam Burns liderrarekin batera garaipena lortzeko lehian ari direnengandik urruti geratu da.
-
Jon Rahm, AEBko Irekiko 3. jardunaldian. Argazkia: Efe.
Jon Rahmek hirugarren jardunaldi kaskarra egin du AEBko Irekian, eta hirugarren txapelketa handia irabazteko aukerarik gabe geratu da, azken jardunaldiaren faltan. Bizkaitarrak Sam Burns liderrak baino 11 kolpe gehiago behar izan ditu orain arte ibilbidea osatzeko.
Euriak moteldu egin zuen Oakmonteko ibilbidea, baina Rahmek ez zuen bere jokorik onena erakutsi, aurreko bi jardunaldietan maila ona eman ostean. 73 kolperekin amaitu zuen ibilbidea.
2021eko irabazleak bi birdie egin zituen lehen bederatzi zuloetan, baina bigarren itzulia bogey batekin hasi zuen, eta 15. zuloan egindako bogey bikoitzak behin betiko baztertu zituen Barrikako jokalariak garaipena lehiatzeko zituen aukerak.
BURNS WITH THE PERFECT LOW CHECK!
— U.S. Open (@usopengolf) June 14, 2025
Incredible golf shots down the stretch at Oakmont. pic.twitter.com/nvrjH9gcLe