Itxi

Alaves

Bajak

Aqbar eta Sedlar jokalariek ez dute Alavesen jarraituko

Agentziak | EITB

Marokoko eta Serbiako atzelariek kontratuak amaitu dituzte eta Gasteiztik kanpo jarraituko dituzte euren ibilbideak.

  • Sedlar eta Aqbar, Alavesek euren agurra iragartzeko publikatutako irudietan. Jatorria: @Alaves

    Sedlar eta Aqbar, Alavesek euren agurra iragartzeko publikatutako irudietan. Jatorria: @Alaves

Abdelkabir Abqarrek eta Aleksandar Sedlarrek ez dute Alavesen jarraituko, klubak astelehen honetan bertan iragarritakoaren arabera.

Abqar marokoarrak sei denboraldi eman ditu talde arabarrean, 2020-21 denboralditik. Atzelaria 21 urterekin iritsi zen Gasteizera Alavesen bigarren taldean aritzeko.

Ondoren, eta denboraldi ona eginda, Abqarrek lehen taldera egin zuen salto. Arabarrek Lehen Mailara igotzea lortu zuten denboraldian izan zen Abqarren onena, 35 partida eta 3.000 minutu inguru jokatuta.

Lehen Mailan debuta egin zuenen ere maila ona eman zuen, horri esker azken bi denboraldietan 56 partida ofizial jokatu ditu Alavesen elastikoarekin.

Sedlar ere badoa

Aleksandar Sedlarri dagokionez, jokalari serbiarra 2022an iritsi zen eta Gasteizera eta hiru denboraldi eman ditu bertan, 43 partida jokatuta.

2022-2023 denboraldian 33 partida jokatu zituen eta maila gorenean erreferentziazko jokalaria izan zen taldean, lesio larri batek bere jarraipena seko geldiarazi zuen arte.

Alavesek kontratua berritu zuen lesioaren ostean, baina jokalariak ez zuen lortu bere maila eta lekua berreskuratzea. Ondorioz, bukatu berri den denboraldian 10 partida baino ez ditu jokatu, horietako bat Errege Kopan.

  • OSZAR »