Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athletic, Manchesterrera, Nico Williams, Iñaki Williams eta Oihan Sancet gabe

EITB Media

Talde zuri-gorriak Manchester Uniteden aurka jokatuko du maiatzaren 8an Europa Ligako finalerdietako itzuliko partida. Bada bajarik Bilboko taldean, baina joaneko partidako aurkako 0-3ko iraultzea du helburu.

  • Iñaki Williams eta Nico Williams

    Iñaki Williams eta Nico Williams, Athleticekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EITB Media

Iñaki Williams, Nico Williams eta Oihan Sancet Athleticeko jokalariek ez dute jokatuko Manchester Uniteden aurkako Europa Ligako finalerdietako itzuliko partida, Old Trafforden, maiatzaren 8an.

Oihan Sancetek ez zuen jokatu Manchester Uniteden aurkako joaneko neurketa, ezker hankako bizeps femoralean lesioa zuelako. Nico Williamsek ezin izan zuen Realaren kontrako derbian jokatu, Uniteden aurkako norgehiagoka min hartuta amaitu zuelako. Iñaki Williams lesionatu zen txuri-urdinen aurkako euskal derbian, eta Manchesterren kontrako itzuliko partidarako deialditik at geratu da, eskuin hankako muskulatura iskiosuralaren tendoi bateratuan lesioa diuelako.

Sancet eta Williams anaiez gain, zigortuta dagoen Daniel Vivian ere izango da Old Trafforden. Vivianek txartel gorria ikusi zuen Europa Ligako finalerdietako joaneko neurketan.

Hori guzti hori dela eta, Ernesto Valverde entrenatzaileak bigarren taldeko Santos, Olabarrieta, Rego eta Varela sartu ditu deialdian.

Zuri-gorriek kanporaketa gatza dute aurrean; are gehiago, dauzkan bajak ikusita. Hala ere, mirariaren bila eta aurkako 0-3koa iraultzera irtengo da Athletic Old Traffordera.

  • OSZAR »