Athletic Club
25 urterekin
Mariana Cerrok amaiera eman dio bere kirol ibilbideari
EITB MEDIA
Athleticeko erdilariak, Eibarren utzita aritu denak eta kontratua ekainean amaitzen zitzaionak, futbola uztea erabaki du.
-
Mariana Cerro. Argazkia: Athletic Club
Mariana Cerro (25 urte) Athleticeko erdilariak, denboraldi honetako bigarren zatia Eibarren utzita aritu denak, denboraldi honen amaieran futbola uztea erabaki du, klubak ostegun honetan iragarri duenez.
Ardoi, Mulier eta Osasunan hezia, nafarra 2018ko udan iritsi zen Lezamara, eta azken bost denboraldietan 85 partida ofizial jokatu ditu kamiseta zuri-gorriarekin, hiru gol sartuz.
Joan den urtarrilean Eibarrera joan zen utzita, eta bertan partida guztiak jokatu ditu, 16 guztira, eta bi gol sartu. Azken bi denboraldietan Athleticeko lehen taldeko kapitainetako bat ere izan da.