Athletic Club
Ofiziala
Galarretak 2027ra arte berritu du Athleticekin
Agentziak | EITB MEDIA
Jokalariak 32 urte beteko ditu abuztuena eta 74 partida jokatu ditu zuri-gorriekin duela bi urte talde bilbotarrera itzuli zenetik; horietako 39, aurtengo denboraldian.
-
Ruiz de Galarreta, Jon Uriarte Athleticeko presidentearekin. Argazkia: @AthleticClub
Iñigo Ruiz de Galarretak bi urtez berritu du Athletic taldearekin duen kontratua, 2027ko ekainaren 30era arte, taldeak berak jakitzera emandakoaren arabera. Erdilaria Lezamako harrobitik ateratako jokalaria da eta, kanpoan aritu ostean, orain bi urte itzuli zen Bilbora.
Galarreta (Eibar, 1993-08-06) jokalari garrantzitsua da Ernesto Valverde entrenatzailearentzat eta hasierako hamaikakoan sarri izaten da zelai erdian jokatzeko.
2023an Lezamara itzuli zenetik, gipuzkoarrak 74 partida jokatu ditu zuri-gorriz jantzita; horietatik 39, 2024-2025 denboraldian. Bukatzean den denboraldian, talde bilbotarra Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu da eta Europa Ligan finalerdietaraino iritsi da.
¿¿ #Galarreta2027
— Athletic Club (@athletic_eus) May 24, 2025
"Oso pozik nago amets hau beste bi urtez luzatu ahal izango dudalako. Egunero gozatzeko gogoz"
"Duela gutxi Bigarren Mailan nengoen, eta datorren denboraldian Txapeldunen Ligako ereserkia entzun ahal izango dut San Mameseko berdegunean" pic.twitter.com/d7a6eY8777