Athletic Club
Ofiziala
Lekuek denboraldi baterako berritu du Athleticekin
AGENTZIAK| EITB MEDIA
Jokalariak, orotara, 262 partidu jokatu ditu talde zuri gorriarekin; horietako 53 azken bi ikasturteetan.
-
Iñigo Lekue Jon Uriarte presidentearekin. Argazkia: @AthleticClub
Iñigo Lekuek kontratua berritu du Athleticekin denboraldi baterako, 2026ko ekainaren 30ra arte, talde bilbotarrak iragarritakoaren arabera. Jokalari bilbotarrak hamaikagarren ikasturtea egingo du zuri gorriz jantzita, Lezamako harrobitik atera ostean.
Lekue (Bilbao, 1993-05-04) hamaikakoan ohikoa izan ez arren, entrenatzailearentzat konfiantzazko jokalaria da. Hala, Valverdek hainbat posiziotan jarri izan du, hala nola, eskuineko hegalean nahiz defentsako erdiko aldean.
Athleticek aste honetan jakitera eman duen hirugarren berritzea izan da Lekuerena, Ernesto Valverde eta Iñigo Ruiz de Galarretarekin batera.
Lehoiekin 262 partidu jokatu eta lau gol sartu ditu Lekuek. Horrez gain, kapitainetako bat da, eta aldagela estimu handia diote.
¿¿ #Lekue2026
— Athletic Club (@AthleticClub) May 24, 2025
"Para mí esta renovación tanto deportivamente como personalmente lo es todo"
"Es algo espectacular poder seguir viviendo este sueño"#AthleticClub ¿ pic.twitter.com/OZ2olF6rKP