Eibar
Berritzea
Carmen Alvarezek kontratua berritu du Eibarrekin 2026ra arte
EITB MEDIA
Aurrelari salamancarrak armaginen aurrealdea sendotzen jarraituko du, neguko merkatuan Eibarrera itzuli zenetik egin duen moduan.
-
Carmen Alvarez, Eibarko jokalaria. Irudia: SD Eibar
Carmen Alvarez Eibarko jokalariak beste denboraldi baterako berritu du taldearekin duen kontratua. Salamancarra neguko merkatuan heldu zen Gipuzkoako taldera, bigarren aldiz; izan ere, 21-22 sasoian ere armaginekin aritu zen jokatzen.
Bi denboraldi eta erdiz Betisen egon ostean iritsi zen Eibarrera Alvarez, aurrealdea indartzeko xedez. Eibarren bigarren itzuli ona egin duenez, 2026ko ekainera arte luzatu du akordioa. Eibarrera etorri ostean taldeak izan dituen bederatzi partidetan hartu du parte: bost partidatan, titular gisa, eta bi gol sartu ditu.
Carmen Alvarez Atletico Madril B taldean hasi zen futbolean, 17 urte zituela, 20-21 denboraldian. Urte hartan, lehen taldearen dinamikan sartu zuten, egindako lan onaren ondorioz. Talde koltxoneroan egindako bigarren urtean, Eibarrera etorri zen, utzita. Hamar neurketetan hartu zuen, eta bost gol sartu zituen.
Eibarren utzita jokatu ondoren, Betisek fitxatu zuen, eta bi denboraldi eta erdi egin ditu han. Neguko merkatuan, Sevillako taldearekin zuen kontratua bertan behera utzi eta armaginekin etorri zen.