Itxi

Eibar

Hypermotion Liga

Bautistaren kaleratzeak eta Panichelliren golak Eibarren porrota ekarri dute Ipuruan (0-1)

Agentziak | EITB MEDIA

Argentinarrak partidako 90. minutuan egin du gola, jokoan zeuden hiru puntuak Mirandesi emateko.

  • Jon Bautistari txartel gorri atera dio epaileak 31. minutuan. Argazkia: @SDEibar.

    Jon Bautistari txartel gorri atera dio epaileak 31. minutuan. Argazkia: @SDEibar.

Eibarrek lehen partida galdu du Beñat San Jose entrenatzaile postuan dagoenetik, Mirandeseko Joaquin Panichelli argentinarrak 90. minutuan Ipuruan sartutako golaren ondorioz (0-1).

Lehen minutuetan, Mirandes izan da nagusi, baina norgehiagoka erabat baldintzatu du Jon Bautista armaginak 31. minutuan ikusitako txartel gorriak.

Mirandes egora horri etekina ateratzen saiatu da, baina atsedenaldiaren atarian izandako aukerarik argiena etxekoena izan da. Guruzetaren jaurtiketa, hala ere, kanpora joan da, oso gutxigatik, eskuineko zutoinaren ondo-ondotik. Lehen zatia golik gabeko berdinketarekin amaitu da.

Minutuek aurrera egin ahala, armaginen nekea nabaria izan da eta Mirandesek erasora jo du. Ahaleginak saria izan du 90. minutuan, Panichellik baloia buruarekin errematatuta egindako golarekin.

Fitxa teknikoa

0. Eibar: Magunagoitia, Cubero, Comas (Arambarri, 81. min), Arbilla, Cristian (Arrillaga, 78. min), Sergio Alvarez, Nolaskoain, Corpas, Puertas (Pascual, 61. min), Guruzeta (Javi Martinez, 61. min) eta Bautista.

1. Mirandes: Raul Fernandez, Rincon, Juan Gutierrez (Postigo, 46. min), Eguiluz, Parada, Lachuer (Reina, 60. min), Tomeo (Urko Izeta, 60. min), Gorrotxa, Joel Roca (Alex Calvo, 83. min), Panichelli eta Benito (Butzke, 75. min).

Gola: 0-1, 90. min: Panichelli.

Epailea: Saul Ais, Valentziako Batzordekoa. Bautista kaleratu du, 31. minutuan, txartel gorria aterata. Txartel horia atera die Juan Gutierrez, Guruzeta eta Arambarri jokalariei.

  • OSZAR »