Itxi

Eibar

F Liga

Hamalau jokalarik ez dute Eibarren jarraituko

EITB Media

Utzita egon diren Arana, Astralaga, Cerro eta Monnecchi jokalariek lagapen epea amaitu dute. Horrez gain, klubarekin zituzten kontratuak amaituko zaizkie Campos, Noelia Garcia, Pizarro, Alvarez, Verges, Sierra, Miralles, Amani, Leitner eta Van Deursen futbolariei.

  • Eibar

    Eibarreko jokalariak Real Madrilen aurka bereganatutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Eibarrek irgarri du hamalau jokalarik ez dutela jarraituko talde armaginean ekainaren 30etik aurrera. Horietatik lau utzita egon dira, eta hamarri klubarekin zituzten kontratuak bukatuko zaizkie ekainaren 30ean.

Eider Arana, Eunate Astralaga eta Mariana Cerro Athleticek utzita egon dira; Margherita Monnecchi, aldiz, Fiorentinak utzita jokatu du Eibarren.  

Horrez gain, ekainaren 30ean kontratuak bukatuko zaizkie Ane Campos, Noelia Garcia, Esperanza Pizarro, Andrea Alvarez, Elba Verges, Andrea Sierra, Maria Miralles, Bernadette Amani, Annelie Leitner eta Eva Van Deursen jokalariei.

Klubak eskerrak eman dizkie jokalari horiei guztiei Eibarren egon diren epean egin duten lanagatik, eta zorte ona opatu die etorkizunerako.

Baja horiei Yerai Martinena gehitu behar zaie; izan ere, teknikariak duela egun batzuk iragarri zuen ez zuela talde armaginaren entrenatzaile karguan jarraituko.

  • OSZAR »