Reala
Fitxaketa
Realak Arola Aparicio fitxatu du 2027ra arte
EITB MEDIA
Aurreko denboraldian Espanyolen jokatu ostean iritsiko da Donostiara aurrelari katalana.
-
Arola Aparicio. Irudia: Reala
Realak jakitera eman duenez, Arola Aparicio aurrelari katalana fitxatu du RCD Espanyol taldetik. Apariciok bi denboraldiko kontratua sinatu du Donostiako taldearekin, hau da, 2027ra arte.
Erasoko jokalariak 27 urte ditu eta jatorriz Sant Antoni de Vilamajor Bartzelonako udalerrikoa da. Denboraldi ona egin du F Ligan Katalunikoa taldearekin, 28 partida jokatu eta 4 gol sartu baititu; bere taldeko bigarren golegile nagusia izan da.
Arola Apariciorena Realeko emakumezkoen taldearen hirugarren fitxaketa da, Arturo Ruiz entrenatzailearen eta Claudia Florentino erdiko atzelariaren iragarpenen ondoren.