Italiako Giroa
ZUZENEAN
Italiako Giroko taldeen aurkezpena, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB4n
EITB MEDIA
Ekitaldia Tiranan egingo dute, Skanderbeg plazan, 18:30etik aurrera, aurten handik abiatuko baita lasterketa. Guztira, 23 taldek hartuko dute parte.
-
Italiako Giroaren irudia
Italiako Giroaren 108. edizioan parte hartuko duten taldeen aurkezpena egingo dute gaur, asteazkena, 18:30etik aurrera, Tiranako (Albania) Skanderbeg plazan. Ekitaldia zuzenean ikusteko aukera emango du EITB Mediak: streaming bidez, eitb.eus-en, eta telebistaz, ETB4n. Guztira, 23 talde lehiatuko dira maiatzaren 9tik ekainaren 1era jokatuko diren 21 etapetan.
Zazpi euskal txirridulari izango dira irteeran aurten: Pello Bilbao, Mikel Landa, Jonathan Castroviejo, Igor Arrieta, Jon Barrenetxea, Xabier Mikel Azparren eta Jonathan Lastra.
Aste horietan, 3.413 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek. Etapei erreparatuta, sei dira esprinterrentzat egokiak, maila ertaineko zortzi egin beharko dituzte, eta mendiko eta goi-mailako bost etapa. Horien artean, Mortirolo mitikoa igoko dute, 1.852 metroko garaierarekin, eta igoko diren guztien artean gogorrena, Colle delle Finestreko igoera, Cottianeko Alpeetako mendatean, Italiako Piamonte eskualdean. Gaina 2.178 metrora dago.