Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa

Ospitalera eraman dute

Mikel Landak Italiako Giroa utzi du, lehen etapan eroriko gogorra izan ondoren

EITB MEDIA

Landa ospitalera eraman dute berehala, eta han egindako azterketek agerian utzi dute Th 11 ornoa hautsita duela. Ondorioz, buruz behera etzanda egon beharko da denbora luzez.

1:02
Mikel Landaren erorikoa Italiako Giroko lehen etapan. EITB Media

Mikel Landa Soudal Quic-Step taldeko txirrindulariak 2025eko Italiako Giroa utzi behar izan du, lehen etaparen amaieran izandako eroriko latzean orno bat hautsita.

Euskal txirrindularia zortzigarren aldiz ari zen Italiako Giroan, eta helmugarako bost kilometro falta zirela erori da lurrera, tropela Tiranara zihoanean.

Landa ospitalera eraman dute berehala, eta han egindako azterketek agerian utzi dute T11 ornoa hautsita duela. Ondorioz, buruz behera etzanda egon beharko da denbora luzez.

Ospitalean egongo da gaur gauean, beste ebaluazio bat egin eta etxera itzultzeko plan bat egin aurretik.

Ezkerreranzko bihurgune batean, Landa errepidetik irten da, farola bat ukitu du eta, zintarri bat jo ondoren, lurrera erori da.

Berehala jaso du laguntza medikoa, eta Tiranako ospitale batera eraman dute, anbulantzian.

  • OSZAR »