Italiako Giroa
Maiatzak 17, larunbata
2025eko Italiako Giroko 8. etaparen profila: Giulianova-Castelraimondo (197 km)
EITB MEDIA
Maiatzaren 17koa Apeninoetako bigarren etapa izango da. Lau mendate izango ditu: 4. mailako bat, 3. mailako bi eta 1. mailako bat. Etapa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en, 13:25ean, eta ETB1en, 15:15etik aurrera.
-
Italiako Giroko 8. etaparen profila. Irudia: Italiako Giroa
Maiatzaren 17an, larunbatean, 2025eko Italiako Giroko 8. etapa jokatuko da, Giulianova eta Castelraimondo artean. Etapak 197 kilometroko ibilbidea izango du, eta txirrindulariek lau mendate gainditu beharko dituzte: 4. mailako bat, 3. mailako bi eta 1. mailako bat.
Ibilbideko 1. mailako mendate bakarra Valico di Santa Maria Maddalena (1.455 m) izango da. 13,1 kilometroko igoera eta batez beste % 7,4ko maldak ditu. Etaparen amaieran, bi igoera labur baina gogor izango dira: Castel Santa Mariakoa eta Gagliolekoa (4. maila). Lehenengoa bi kilometroko igoera da, eta % 13rainoko maldak ditu. Ondoren, helmugarako 6,5 kilometro falta direnean, Gagliole igoko dute: 800 metroko igoera eta % 12rainoko maldak ditu.
Azken hori gainditutakoan, jaitsiera azkar eta teknikoa dator, azken 2 kilometroetan sartu arte, eta amaierako bi kilometroek goranzko joera izango dute.
Etapa zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en 13:25ean, ETB4n 14:00etan eta ETB1en 15:15etik aurrera.
ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko 8. etaparen profila. Irudia: Italiako Giroa
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 8. etapa (maiatzak 17, larunbata)
Ibilbidea: Giulianova-Castelraimondo
Distantzia: 197 km
Hasiera-ordua: 12:15
Amaiera ordua: 16:59 (41 km/h) | 17:14 (39 km/h) | 17:30 (37 km/h)
Mendiko saria: Croce di Casale (3. maila), 60,9. kilometroan; Sassotetto (1. maila), 104,9. kilometroan; Montelago (3. maila), 152,1. kilometroan; Gaglioie (4. maila), 190,5. kilometroan.