Italiako Giroa
Maiatzak 25, igandea
2025eko Italiako Giroko 15. etaparen profila: Fiume Veneto-Asiago (219 km)
EITB MEDIA
Maiatzaren 25eko etapak hiru mendate izango ditu (4. mailako bat, 2. mailako bat eta 1. mailako bat), eta azken metroek goranzko joera dute. Etapa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 11:15ean hasita, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:05etik aurrera.
-
Italiako Giroko 15. etaparen profila. Irudia: Italiako Giroa
Maiatzaren 25ean, igandean, 2025eko Italiako Giroko 15. etapa jokatuko da Fiume Veneto eta Asiago artean. 219 kilometroko ibilbidean, hiru mendate egongo dira: 4. mailako bat, 2. mailako bat eta 1. mailako bat.
Ibilbideko lehen zatian, 4. mailako Muro di Ca 'del Poggio aurkituko dute txirrindulariek. Ondoren, 103. kilometrotik aurrera, Grappa 1. mailako mendatea igoko dute: 25,1 kilometroko igoera da eta batez beste 5,7ko maldak ditu.
Helmugarako 44 kilometro falta direnean, ziklistek Dori igo beharko dute; 2. mailako mendatea da, 16 kilometroko igoera da eta batez beste % 5,4ko maldak ditu. Jaitsiera txiki baten ondoren, azken kilometroek profil gorabeheratsua dute. Amaierako 300 metroek goranzko joera dute.
Etapa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en 11:15ean, ETB4n 14:00etatik aurrera eta ETB1en 15:05etik aurrera.
ETAPAREN PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 15. etapa (maiatzak 25, igandea)
Ibilbidea: Fiume Veneto-Asiago
Distantzia: 219 km
Hasiera-ordua: 11:25
Amaiera ordua: 16:53 (41 km/h) | 17:12 (39 km/h) | 17:32 (37 km/h)
Mendiko saria: Muro di Ca' del Poggio (4. maila), 44,7. kilometroan; Monte Grappa (1. maila), 128,8. kilometroan; Dori (2. maila), 191,6. kilometroan.