Zinema
17 urteren ondoren
Dock of the Bay musika dokumentalen jaialdiak agur esan du
N. V. | EITB Media
Musika dokumentalen Donostiako jaialdiak horrela kultur ekimenekiko "ardurarik ezari" egotzi dio 17 urteren ondoren agur esan beharra.
-
Dock of the Bayko emanaldi bat
"Infinitua izango zela uste genuena" ere bukatzen dela iragarri du, ohar batean, Eva Rivera Soler Dock of the Bay musika dokumentalen Donostiako jaialdiaren zuzendariak. Festibala ez dute gehiago egingo, eta maiatzaren 24an agurtuko dute, La Bodeguilla Donostiako tabernan jai bat ospatuta.
Urte hauetan guztietan egindako lanagatik "harro" esango du agur jaialdiak ("eskerrik asko Dock of the Bayn sinetsi zuten pertsona horiei, gure publikoari, beren bizitzak gurekin partekatzera hurbildu zirenei"), baina "zintzoak izan nahi dugu amaierarekin, eta ez dugu ondoeza alde batera utzi nahi. Urte hauetan areagotu egin da ezinegona, Dock of the Bay bezalako kultur ekimenekiko ardurarik ezak eraginda", dio oharrak.