Itxi

Zinemaldia 2024

73. edizioa

Donostiako Zinemaldiak Lillian Hellman gidoigileari eskainiko dio atzerabegirako klasikoa

N. V. | EITB Media

Estatubatuar gidoigileak, besteak beste, William Wyler, Arthur Penn, William Dieterle eta George Roy Hill zinemagileekin lan egin zuen. Donostiako zinema jaialdiaren 73. edizioa irailaren 19tik 27ra egingo dute.

  • Lillian Hellman. © Album / Granger, NYC

    Lillian Hellman. © Album / Granger, NYC

Lillian Hellman Hollywood klasikoaren garaiko gidoigilea (1905-1984), William Wyler, Arthur Penn, William Dieterle, George Roy Hill eta beste hainbat zuzendari handirekin lan egindakoa, izango da Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioko atzerabegirako klasikoaren protagonista.

Antzerkigile, eleberrigile eta gidoigilearen obra zinematografiko osoa emango du Zinemaldiak, ohar batean azaldu duenez, "funtsezkoa baita Hollywoodek joan den mendeko 30eko hamarkadatik 60kora izandako bilakaera estilistiko, tematiko eta ideologikoak ulertzeko".

Ikusgai izango dira, beraz, besteak beste, The Little Foxes (1941), The Children's Hour (1961) eta The Chase (1966).

2024az geroztik, Donostia Zinemaldiaren atzerabegirakoaren Klasikoak programaren baitan kokatuta dago. Programa hori Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak bultzatzen dute, eta hiru ziklo biltzen ditu zigilu beraren barruan: atzerabegirakoaren filmak, irailean Zinemaldian proiektatzen diren Klasikoak sailekoak eta Filmategiak urteko azken hiruhilekoan programatzen duen zikloko tituluak.

  • OSZAR »