Elektrizitatea

1 / 18 Hurrengoa
Itzalaldiaren hasiera Granadan, Badajozen eta Sevillan izan zela uste du Espainiako Gobernuak

Itzalaldiaren hasiera Granadan, Badajozen eta Sevillan izan zela uste du Espainiako Gobernuak

"Argi dakigu ez zela estaldura, erreserba edo sareen tamainak eragindako arazoa izan", adierazi du Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak.
Euskadiko KPIa % 2,6ra jaitsi da apirilean, gasak, erregaiek eta elektrizitateak behera egin dutelako

Euskadiko KPIa % 2,6ra jaitsi da apirilean, gasak, erregaiek eta elektrizitateak behera egin dutelako

Urtea hasi zenetik, prezioak % 1,3 garestitu dira Euskadin, Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako behin betiko datuen arabera.
Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkide parlamentarioek nuklearren aurkako jarrera berretsi dute

Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkide parlamentarioek nuklearren aurkako jarrera berretsi dute

PPren legez besteko proposamen baten harira, PSOEk, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Podemosek energia berriztagarriaren bertuteak defendatu dituzte. Besteak beste, zentral nuklearrak ixtea birplanteatzea proposatu du Alderdi Popularrak ekimenean.
Itzalaldia izan eta astebetera, Espainiako Gobernuak ez du hipotesirik baztertzen, tartean zibererasoarena

Itzalaldia izan eta astebetera, Espainiako Gobernuak ez du hipotesirik baztertzen, tartean zibererasoarena

Espainiako Exekutiboko iturriek azaldu dutenez, itzalaldiaren arrazoiak argitzeko aurrera eramaten ari diren ikerketak hiru eta sei hilabete arteko iraupena izango du.
Aagesen ministroak adierazi du itzalaldia baino 19 segundu lehenago beste arazo bat izan zela

Aagesen ministroak adierazi du itzalaldia baino 19 segundu lehenago beste arazo bat izan zela

Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroak aurreratu duenez, itzalaldiaren arrazoiak zehazteko analisian ikusi dute zero energetikoa gertatu baino 19 segundo lehenago beste galera bat izan zela, baina sistema berreskuratu egin zela.

Itzalaldia aztertzeko batzordeak datuak aztertzen jarraitzen du, eta bi lantalde sortu ditu

Itzalaldia aztertzeko batzordeak datuak aztertzen jarraitzen du, eta bi lantalde sortu ditu

Lehenengoak sistema elektrikoaren operazioari helduko dio, eta bigarrenak, berriz, sistema digitalei eta zibersegurtasunari.
Bertan behera geratu diren ekitaldi, garraio eta zerbitzuengatik erreklamazioa egin daiteke

Bertan behera geratu diren ekitaldi, garraio eta zerbitzuengatik erreklamazioa egin daiteke

Itzalaldiaren ondorioz ezin izan bada bidaiarik egin edo ekitaldiren batera joan, kontratuaren baldintzak egiaztatzea gomendatzen da, inguruabar horiek aurreikusita zeuden konprobatzeko, eta, hala badagokio, zer eskubide jasotzen dituen ezagutzeko.
Honela funtzionatzen du Espainiako sistema elektrikoak

Honela funtzionatzen du Espainiako sistema elektrikoak

Itzalaldi historikoa gertatu eta lau egunera, zalantza asko daude argitzeko. Oraindik inork ez daki zer gertatu zen zehazki, baina, nola funtzionatzen du Espainiako sistema elektrikoak eta Red Electricak?

Arabako lantegian hainbat milioitako galerak izan direla salatu du Vidralak, eta kalte-ordaina eskatuko du

Arabako lantegian "hainbat milioitako galerak" izan direla salatu du Vidralak, eta kalte-ordaina eskatuko du

Vidralako zuzendariak "oso haserre" agertu dira astelehenean izandako itzalaldiagatik; izan ere, 24 orduz lan egiten duten labeak ekoiztu gabe egon ziren 11 orduz baino gehiagoz argindar hornidura faltagatik.
Nola bizi izan zen itzalaldia adinekoen egoitzetan?

Nola bizi izan zen itzalaldia adinekoen egoitzetan?

Joan den asteleheneko itzalaldi masiboa suzko proba izan da adinekoen egoitza askorentzat. Batzuek beren sorgailu elektrikoak dituzte, eta hobeto aurre egin ahal izan zioten egoerari.

Pradalesek ''sare elektrikoaren gaitasuna handitzea'' eskatu du, industriaren beharrei erantzuteko

Pradalesek ''sare elektrikoaren gaitasuna handitzea'' eskatu du, industriaren beharrei erantzuteko

Laudioko Vidrala lantegian bisita egin du lehendakariak eta gogorarazi du industriak elektrizitatearen % 53 kontsumitzen duela. Bere ustez, asteleheneko itzalaldiak agerian utzi zuen energia-hornidurak industriaren lehiakortasunean duen garrantzia. Jatorrizkoa, gaztelaniaz.

Aramaiok iskin egin zion itzalaldiari, argindar sistema propioa baitu

Aramaiok iskin egin zion itzalaldiari, argindar sistema propioa baitu

Arabako herriak udal argindar banatzaile propioa du, eta ez du sare nagusiaren beharrik. Astelehenean, 20 bat minutuz egon ziren argindar barik. Tarte hori behar izan zuen udal teknikari batek sorgailu propioa pizteko. Gailuak hainbat egunetarako edo astetarako autonomia du.
Red Electricak dio itzalaldia ez zuela eragin energia berriztagarriak sistema elektrikoan sartzeak

Red Electricak dio itzalaldia ez zuela eragin energia berriztagarriak sistema elektrikoan sartzeak

Beatriz Corredor Redeiaren presidenteak baztertu egin du dimisioa ematea, eta, asteleheneko gertakari masiboa gorabehera, azpimarratu du Espainiako sistema elektrikoa "Europako onena" dela.
Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du itzalaldia dela eta ezarritako larrialdi-egoera

Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi du itzalaldia dela eta ezarritako larrialdi-egoera

Argindarraren % 100 berrezarri dela baieztatu ondoren hartu du erabakia Nafarroako Larrialdietako Aholku Batzordeak.
Horrelakoa da itzalaldian funtsezkoa izan zen Espainiaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa

Horrelakoa da itzalaldian funtsezkoa izan zen Espainiaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa

Hernaniko azpiestazio elektrikoa funtsezkoa izan da itzalaldiaren ondoren hornidura berreskuratzeko. Ez da lotura bakarra, bi gehiago baitaude Euskadin eta beste bost Pirinioetan.

Sanchezek elkarlana eskatu die konpainia elektrikoei itzalaldiaren arrazoiak argitzeko

Sanchezek elkarlana eskatu die konpainia elektrikoei itzalaldiaren arrazoiak argitzeko

Gainera, Espainiako Gobernuko presidenteak argindar hornidura bermatzeko beharrezkoak diren hobekuntzei ekiteko eskatu die. Gobernuburua Beatriz Corredor Red Electricaren presidentearekin eta Iberdrola, Endesa, EDP, Acciona Energia eta Naturgy enpresen ordezkariekin bildu da Moncloan.
Itziar Zubia: ''Atzoko itzalaldia ez zen akats bakar baten ondorioa izan''

Itziar Zubia: ''Atzoko itzalaldia ez zen akats bakar baten ondorioa izan''

EHUko Ingeniaritza Elektrikoko irakaslearen uste du atzoko itzaladiaren arrazoiak ezagutzeko itxaron egin beharko dela oraindik, baina ziur dago zer gertatu zen jakingo dela eta prozedurak aldatuko direla berriro horrelakorik gertatu ez dadin.

EAE-Bartzelona distantzia luzeko lotura, etenda dagoen tren-zerbitzu bakarra

EAE-Bartzelona distantzia luzeko lotura, etenda dagoen tren-zerbitzu bakarra

Trenbideko garraioa kaltetu du gehien itzalaldiak. Gaur goizaldean normaltasunera itzuli da, Euskotrenen eta Metro Bilbaoren linea guztiak berrezarrita, eta, goizean, aldiriko zerbitzuak martxan jarrita.
Hernaniko azpiestazioa, erabakigarria itzalaldia gainditu eta normaltasunera itzultzeko

Hernaniko azpiestazioa, erabakigarria itzalaldia gainditu eta normaltasunera itzultzeko

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu du azpiestazio horretatik sartzen dela Frantziako sistema elektrikotik datorren argindarra. "Astelehenean gertatutakoak nazioarteko konexioen garrantzia erakusten du", ziurtatu du Zupiriak.
Sanchezek erantzukizunak eskatuko dizkie operadore pribatu guztiei, eta erreformak iragarri ditu

Sanchezek erantzukizunak eskatuko dizkie "operadore pribatu guztiei", eta erreformak iragarri ditu

Gainera, gezurtatu egin du gertakaria nuklearren faltaren ondorio izan dela, eta arrazoi hori aipatzen dutenek "gezurra esaten dutela edo ezjakintasuna erakusten dutela" adierazi du. Krisi honetan, "zentral nuklearrak, irtenbidea izan beharrean, arazoa izan dira", gaineratu du.
Itzalaldiko istorioak

Itzalaldiko istorioak

Bezeroei medikazioa aurreratu zieten farmaziak, salgairik gabe geratu ziren saltokiak, su txikiari esker jaki beroak jan ahal izan zituzten pertsonak... Atzoko itzalaldi masiboak istorio bitxiak eta batzuek luzaroan gogoratuko dituzten uneak utzi ditu.

Itzalaldiari buruzko ikerketa batzordea iragarri du Sanchezek eta ardurak eskatuko dizkie operadore pribatuei

Itzalaldiari buruzko ikerketa batzordea iragarri du Sanchezek eta ardurak eskatuko dizkie operadore pribatuei

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Moncloa jauregitik egin duen agerraldian azaldu duenez, itzalaldiari buruzko ikeketa batzorde bat sortuko du Espainiako Gobernuak, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak gidatuta. Halaber, erantzukizunak eskatuko dizkie operadore pribatuei.

Itzalaldiaren ondorioak: Zer egin hozkailuan edo izozkailuan ditugun jakiekin?

Itzalaldiaren ondorioak: Zer egin hozkailuan edo izozkailuan ditugun jakiekin?

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak irizpideak eman ditu elikagaiak bota ala ez erabakitzeko. Oro har, argindar etena lau ordu baino gutxiagokoa izan bada, segurua da elikagaiok kontsumitzea. Izozkailuek 24-48 orduz eusten diote zeropeko tenperaturari.
Red Electricak baztertu egin du itzalaldia zibereraso batek eragin izana

Red Electricak baztertu egin du itzalaldia zibereraso batek eragin izana

Azpimarratu dute sistema elektrikoa ohiko legez, egonkor eta egoki dabilela lanean. Hala ere, Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du itzalaldia zibereraso baten ondorio izan ote zen argitzeko.
Kontsumobidek azpimarratu du ez dagoela argindar etenaldiagatik kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik

Kontsumobidek azpimarratu du ez dagoela argindar etenaldiagatik kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik

Kontsumoko Euskal Institutuaren arabera, "ezinbesteko arrazoi" batek eragindakoa izanik, ez dago kalte-ordaina jasotzeko modurik, baina kontsumitzaileek eskubideak badituzte eta erreklamazioak egin ahal izango dituzte.
Itzalaldiaren galde-erantzunak: Zergatik gertatu zen? Nola berrezarri zen hornidura? Aurrerantzean, zer?

Itzalaldiaren galde-erantzunak: Zergatik gertatu zen? Nola berrezarri zen hornidura? Aurrerantzean, zer?

Oraindik galdera asko erantzuteke eta xehetasun teknikoak argitzeke badaude ere, gertakariaren inguruko azalpenak eman ditu gaur Itziar Zubia EHUko Ingeniaritza Elektrikoko irakasleak, Euskadi Irratian. Hona itzalaldi masiboaren gakoetako batzuk.
112 telefonora egindako deiak laukoiztu egin ziren itzalaldiaren lehendabiziko 4-5 orduetan

112 telefonora egindako deiak laukoiztu egin ziren itzalaldiaren lehendabiziko 4-5 orduetan

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, argindarraren hornidura % 100ean berreskuratu bada ere, asteartea "ez da egun normala izango". Oraindik ere arazoak daude, batez ere, komunikazioetan.
Itzalaldia, iruditan

Itzalaldia, iruditan

Etxebizitzan ilunetan, semaforoak eta garraiobideak zerbitzutik kanpo, igogailuetan harrapatutako pertsonen erreskateak... Apirilaren 28ko itzalaldiak denbora luzean iltzatuta geratuko zaizkigun irudiak utzi dizkigu.

Itzalaldi masiboak denda batzuetako ateak blokeatu ditu

Itzalaldi masiboak denda batzuetako ateak blokeatu ditu

Hainbat lagun ateak automatikoki irekitzen diren establezimenduetan ezin irten geratu dira. Suhiltzaileek eskuz ireki behar izan dituzte.

Honela kontatu dute euskal herritarrek itzalaldia sare sozialetan

Honela kontatu dute euskal herritarrek itzalaldia sare sozialetan

Tik Tok, Instagram, X, Bluesky eta Facebook argitalpenez bete dira. Erabiltzaile askok gure hirietan elektrizitate faltak izan dituen ondorioak erakutsi dituzte: geldituta egon den garraioa, erreskateak igogailuetan eta kaleko giroa, besteak beste.
Suhiltzaileek igogailu batean harrapatuta geratu den bikote bat erreskatatu dute Bilbon

Suhiltzaileek igogailu batean harrapatuta geratu den bikote bat erreskatatu dute Bilbon

Bikotea igogailu batean harrapatuta geratu da Deustuko zubiaren ondoan, eguerdian izandako itzalaldi masiboaren ondorioz. Bilboko suhiltzaileek egin dute erreskatea (Irudiak: Ecuador Etxea).

Imanol Pradales: ''Euskadik hornidura elektrikoaren % 84 berreskuratu du''

Imanol Pradales: ''Euskadik hornidura elektrikoaren % 84 berreskuratu du''

Imanol Pradales lehendakariak azaldu duenez, Euskadin argindarraren % 84 berreskuratu da 18:30erako: ia dena, Araban; % 88, Gipuzkoan; eta % 75, Bizkaian. Dena dela, agintariak nabarmendu du oraindik "ziurgabetasun orduak" geratzen direla, eta ohartarazi du: "Bihar ez da egun normala izango".

Pedro Sanchezek ez du itzalaldiaren inguruko hipotesirik baztertzen eta ez espekulatzeko eskatu du

Pedro Sanchezek ez du itzalaldiaren inguruko hipotesirik baztertzen eta ez espekulatzeko eskatu du

Espainiako Gobernuko presidenteak herritarrei eskatu die "ahal den neurrian" joan-etorriak murrizteko, informazio iturri ofizialak bakarrik jarraitzeko eta telefono mugikorra zentzuz erabiltzeko.

Alberto Martinez: ''Zuhurtziagatik, prozedura anbulatorio asko atzeratu egin ditugu''

Alberto Martinez: ''Zuhurtziagatik, prozedura anbulatorio asko atzeratu egin ditugu''

Osasun sailburuak adierazi du premiazko ebakuntzak eta ebakuntza onkologikoak normaltasunez egin dituztela, gailu elektrogenoek behar bezala funtzionatu dutelako gaur eguerdian Iberiar penintsula osoan gertatu den itzalaldian zehar.

Nafarroako Gobernuak adierazi du argindarra arratsaldean zehar berrezarriko dela

Nafarroako Gobernuak adierazi du argindarra arratsaldean zehar berrezarriko dela

Amparo Lopez Nafarroako Barne kontseilari eta foru gobernuaren bozeramaileak "lasaitasun" mezua bidali nahi izan die herritarrei. "Lehentasuna familiak, pertsona kalteberak eta azpiegitura kritikoak dira", adierazi du kontseilariak.

Bilboko metroak ''hainbat ordu'' beharko ditu itzalaldiaren ostean zerbitzua berriz martxan jartzeko

Bilboko metroak ''hainbat ordu'' beharko ditu itzalaldiaren ostean zerbitzua berriz martxan jartzeko

Oraingoz, geltokiak argiztatzeko adina energia baino ez du jasotzen Bilboko metroak. Energia azpiestazioetara iristen denean, Bilboko metroak "orduak" beharko ditu konboien zirkulaziorako ekipo guztiak berrabiarazteko eta segurtasuna bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak LABIren bilera deitu du arratsalderako

Eusko Jaurlaritzak LABIren bilera deitu du arratsalderako

ETB1eko Gaur Egun albistegian egindako adierazpenetan, lasaitasun mezua zabaldu du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, eta azaldu du poliki-poliki zerbitzu guztiak berrezartzen ari direla.

Portugal ere argindarrik gabe geratu da

Portugal ere argindarrik gabe geratu da

Itzalaldiaren jatorria argitu gabe dago, eta zerbitzua oraindik ez dute berrezarri. Horren ondorioz, herritarrak kalera atera dira egoeraren berri izateko.

Trenak geldituta eta eragozpenak garraio zerbitzu guztietan, itzalaldiaren ondorioz

Trenak geldituta eta eragozpenak garraio zerbitzu guztietan, itzalaldiaren ondorioz

Itzalaldiaren ondorioz, argindarrik gabe geratu dira Estatu osoko metro eta tren geltoki guztietan. Bidaiariak trenetatik atera eta igogailuetan harrapatuta geratutakoak erreskatatu dituzte (Bilboko Intermodal geltokiko irudiak).

Argindarrik gabe geratu da Euskal Herri ia osoa

Argindarrik gabe geratu da Euskal Herri ia osoa

Eragozpenak izaten ari dira bereziki trafikoan, garraio zerbitzuetan eta ospitaleetan. Espainian, Frantzian eta Portugalen ere izan du eragina itzalaldiak. Iberdrolak "black-out" izena jarri dio gertatutakoari (bideoan, Donostiako irudiak).

1 / 18 Hurrengoa

  • Energia berriztagarriak

    Energia berriztagarriak

    Euskal Herrian energia berdea lortzeko iturriak eta estrategiei buruzko azken orduko albisteak

OSZAR »