Energia

1 / 17 Hurrengoa
Imazek lehiakortasunean zentratutako eta irizpide ekologikoen menpe ez dagoen energia politika eskatu du

Imazek lehiakortasunean zentratutako eta irizpide ekologikoen menpe ez dagoen energia politika eskatu du

Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak adierazi duenez, Europak "ekologiaren mende ez dauden energia-politikak" behar ditu, lehiakortasuna irabazteko, eta, azpimarratu du "garapen jasangarriaren" aldeko apustuari "garapen" hitza ahaztu egin zaiola.

Hithium enpresa txinatarrak Euskadi aukeratu du Europa hegoaldean energia-biltegiratzeko prozesua gidatzeko

Hithium enpresa txinatarrak Euskadi aukeratu du Europa hegoaldean energia-biltegiratzeko prozesua gidatzeko

Energia modu egonkorrean biltegiratzeko sistemak fabrikatzeko proiektuak garatuko dituzte, "erreferentziazko bazkide industrial batekin" elkarlanean eta euskal zentro teknologikoen babesarekin.
Itzalaldia eztabaida nuklearrarekin lotzea ''manipulazio erraldoia'' dela adierazi du Pedro Sanchezek

Itzalaldia eztabaida nuklearrarekin lotzea ''manipulazio erraldoia'' dela adierazi du Pedro Sanchezek

Diputatuen Kongresuan egindako agerraldian, itzalaldiaren arrazoiak ikertzeko behar den denbora errespetatzeko eskatu du Sanchezek. Horretaz gain,  Espainiako jarduera nuklearraren luzapena klase ertainak ordaintzea nahi izatea leporatu die energia enpresei Espainiako presidenteak.

Laminorian parke eolikoa eraikitzeko baimena ukatu dio Eusko Jaurlaritzak Aixeindar sozietateari

Laminorian parke eolikoa eraikitzeko baimena ukatu dio Eusko Jaurlaritzak Aixeindar sozietateari

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) asteazken honetan argitaratutako ebazpenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak erabaki du aurretiazko administrazio baimena ez ematea. Aurrez, proiektuak kontrako ingurumen-inpaktu adierazpena jaso zuen.
Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkide parlamentarioek nuklearren aurkako jarrera berretsi dute

Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkide parlamentarioek nuklearren aurkako jarrera berretsi dute

PPren legez besteko proposamen baten harira, PSOEk, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Podemosek energia berriztagarriaren bertuteak defendatu dituzte. Besteak beste, zentral nuklearrak ixtea birplanteatzea proposatu du Alderdi Popularrak ekimenean.
Antxustegi: ''Ezin da onartu proiektuen aurkako plataformetan hanka bat eta bestea erakundeetan izatea''

Antxustegi: ''Ezin da onartu proiektuen aurkako plataformetan hanka bat eta bestea erakundeetan izatea''

Joseba Diaz Antxustegi EAJren bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean EH Bilduren jarrera kritikatu du energia berriztagarrien eztabaidan. "Argi dago plataforma askotan nork daukan jendea", esan du. Bestalde, energia nuklearraren inguruko eztabaida "pausatua" eskatu du.

Itzalaldia berriztagarriek eragin zutela esatea arduragabea eta sinplista dela adierazi du Aagesenek

Itzalaldia berriztagarriek eragin zutela esatea "arduragabea eta sinplista" dela adierazi du Aagesenek

Hipotesi guztiak oraindik irekita daudela berretsi du, eta "egun asko" igaroko direla benetako arrazoiak zeintzuk diren jakin arte.
Euskadin energia ekoiztea eskatu du Javier De Andresek , energia proiektuetan ''azken postuetan'' dagoelako

Euskadin energia ekoiztea eskatu du Javier De Andresek , energia proiektuetan ''azken postuetan'' dagoelako

Euskadiko PPko presidenteak euskal herritarrei eskatu die "nahikoa da" esateko orain arte EAEn "megawatt bakar bat ere jarri ez duen" politika energetikoari. "Euskaldunok kontsumitzen dugun energiaren heren bat baino ez dugu ekoizten", gogorarazi du De Andresek.

Nola bizi izan zuten itzalaldia adinekoen egoitzetan?

Nola bizi izan zuten itzalaldia adinekoen egoitzetan?

Joan den asteleheneko itzalaldi masiboa suzko proba izan da adinekoen egoitza askorentzat. Batzuek beren sorgailu elektrikoak dituzte, eta hobeto aurre egin ahal izan zioten egoerari.

Itzalaldia zibererasoa izan ote zen ikertzeko prozesua sekretupean jarri du epaileak

Itzalaldia zibererasoa izan ote zen ikertzeko prozesua sekretupean jarri du epaileak

Prozesua "arriskuan jar dezaketen egoerei aurrea hartzeko" hartu du erabakia ikerketa zuzentzen duen Auzitegi Nazionaleko epaileak. Ikerketak ondorioztatuko balu sabotajea izan zela, ekintza horiek terrorismo delitutzat hartu ahal izango lirateke.
Galanek esan du nuklearrak direla konponbide merkeena; Imazek, berriz, berriztagarrien alde egin du

Galanek esan du nuklearrak direla konponbide merkeena; Imazek, berriz, berriztagarrien alde egin du

Iberdrola eta Repsolen arduradunek euren konpainiek lehen hiruhilekoan izandako emaitzen aurkezpenetan hitz egin dute, eta, besteak beste, itzalaldiaren harira berriro zabaldu den eztabaidara batu dira.
Itzalaldian funtsezkoa izan zen Espainiaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, hemen

Itzalaldian funtsezkoa izan zen Espainiaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, hemen

Hernaniko azpiestazio elektrikoa funtsezkoa izan da itzalaldiaren ondoren hornidura berreskuratzeko. Ez da lotura bakarra, bi gehiago baitaude Euskadin, eta bost, Pirinioetan.

Itziar Zubia: ''Atzoko itzalaldia ez zen akats bakar baten ondorioa izan''

Itziar Zubia: ''Atzoko itzalaldia ez zen akats bakar baten ondorioa izan''

EHUko Ingeniaritza Elektrikoko irakasleak uste du atzoko itzaladiaren arrazoiak ezagutzeko itxaron egin beharko dela oraindik, baina ziur dago zer gertatu zen jakingo dela eta prozedurak aldatuko direla berriro horrelakorik gertatu ez dadin.

Itzalaldiak eragin txikia izan zuen EAEko ospitaleetan, energia-sorgailuei esker

Itzalaldiak eragin txikia izan zuen EAEko ospitaleetan, energia-sorgailuei esker

Sorgailuok elektrizitatea sortzen duten motor handiak dira. Diesel bidez funtzionatzen dute eta 36 eta 48 ordu arteko autonomia dute. Gurutzetako Ospitaleko sorgailuek nola funtzionatzen duten ikusi dugu.

Jaurlaritzak erregaia erosiko du, aparteko egoerei aurre egiteko

Jaurlaritzak erregaia erosiko du, aparteko egoerei aurre egiteko

Atzoko itzalaldiaren ostean, 24 orduren buruan, ohiko martxa dugu hartuta, ia guztiz. Argindarrar-horniduraren % 100 eskuratuta, garraiobideak, komunikazioak eta azpiegiturak egunerokora itzuli dira, ia erabateko bermearekin. Horixe esan du Bingen Zupira Segurtasun sailburuak. 

Lursail berean eguzki plakak jarri eta letxugak eta patatak landatzea bateragarria den aztertuko dute Arkautin

Lursail berean eguzki plakak jarri eta letxugak eta patatak landatzea bateragarria den aztertuko dute Arkautin

Neikerrek belarki-laboreen Espainiako azpiegitura agrovoltaikorik handiena inauguratu du Arkautin, eta lur azalera bera erabiliko da nekazaritza jarduerarako eta eguzki-energia bidez elektrizitatea lortzeko. Guztira, 212 modulu fotovoltaiko instalatu dira 8.000 metro koadrotan banatuta.
Euskadik % 33 murriztu ditu isurketak, eta 2.000 lanpostu sortu ditu trantsizio energetikorako planarekin

Euskadik % 33 murriztu ditu isurketak, eta 2.000 lanpostu sortu ditu trantsizio energetikorako planarekin

Eusko Jaurlaritzak berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak gainditu ditu, eta inbertsio jasangarrietan 400 milioi baino gehiago mobilizatu ditu 2021 eta 2024 artean.
Aguraingo Udalak atzera bota du herrian ezartzekoa zen eguzki-parkeen proiektua

Aguraingo Udalak atzera bota du herrian ezartzekoa zen eguzki-parkeen proiektua

Ohar batean Udalak Cañaveras Solar enpresari eskatu dio balio estrategiko handikotzat kalifikatutako nekazaritza-lurra okupatzea saihestu dezala. Gauzak ondo bidean, ekimena biharko osoko bilkuran onartzea aurreikusten da.
Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketren Plana elkarlanean lantzeko beharra nabarmendu du Jauregik

Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketren Plana elkarlanean lantzeko beharra nabarmendu du Jauregik

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak prozesu berria dela nabarmendu du Legebiltzarrean, eta elkarlanaren bidetik landu nahi dutela.

EH Bilduren ordezkaritza bat Petronorren zuzendaritzarekin bildu da, Muskizen

EH Bilduren ordezkaritza bat Petronorren zuzendaritzarekin bildu da, Muskizen

Pello Otxandiano buru izan duen EH Bilduren ordezkaritza batek Petronorren zuzendaritzarekin bildu da gaur, enpresak berak hala eskatuta. Bertan, hidrogeno berdearen eta erregai jasangarrien proiektuak ezagutzeko aukera izan dute, eta EH Bilduk elkarlanerako prestasuna adierazi dio.

Eusko Jaurlaritzak Gasteiz eta Burgu artean parke eoliko bat egiteko prozedura ireki du

Eusko Jaurlaritzak Gasteiz eta Burgu artean parke eoliko bat egiteko prozedura ireki du

Premier Espf Ipaz Haizea 11 enpresak aurkeztutako proiektua hautatu du Eusko Jaurlaritzak, bi aerosorgailu dituena. Konpainia horrek berak baimena eskatu du Arratzuan, Burgun eta Gasteizen zazpi sorgailuko parke eolikoa eraikitzeko.
Zabalik da ibilgailu berria erosteko 3.500 eurora arteko dirulaguntza eskatzeko epea

Zabalik da ibilgailu berria erosteko 3.500 eurora arteko dirulaguntza eskatzeko epea

08:00etatik eskatu daitezke laguntzak, Energiaren Euskal Erakundearen web orriaren bidez. Programak 5 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, 2.000 auto eta furgoneta inguru ordezkatzeko helburuarekin.
Repsolek mekanismoak bilatuko ditu Venezuelan jarraitu ahal izateko, Imazen esanetan

Repsolek "mekanismoak" bilatuko ditu Venezuelan jarraitu ahal izateko, Imazen esanetan

Energia konpainiaren kontseilari ordezkariak esan du "elkarrizketa irekiak eta emankorrak" eta "harreman zuzena" duela "agintari amerikarrekin".
Bioaniztasuna mehatxupean duten makroproiektu energetikoak gelditzeko eskatu dute Gasteizen

Bioaniztasuna mehatxupean duten makroproiektu energetikoak gelditzeko eskatu dute Gasteizen

Manifestu bateratu batean, elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.
Iberdrolako presidenteak ohartarazi du Espainiako zentral nuklearrak itxiz gero, energia garestitu egingo dela

Iberdrolako presidenteak ohartarazi du Espainiako zentral nuklearrak itxiz gero, energia garestitu egingo dela

Espainian zabalik dauden zazpi zentral nuklearrak itxiz gero energiaren prezioa % 25 eta % 30 artean igoko dela uste du Ignacio Sanchez Galanek.
Zentral nuklearren itxiera berriro negoziatzea eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Zentral nuklearren itxiera berriro negoziatzea eskatu diote Iberdrolak eta Endesak Espainiako Gobernuari

Konpainia elektrikoek uste dute energia nuklearra "guztiz beharrezkoa" dela, eta egoera "zeharo ezberdina" dela gaur eta 2019an itzalaldi nuklearra adostu zenean.
Iberdrolak 5.612 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024an, aurreko urtean baino % 17 gehiago

Iberdrolak 5.612 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu 2024an, aurreko urtean baino % 17 gehiago

Energia konpainiak jakitera eman duenez, 17.000 milioiko inbertsioak (marka historikoa) eragin du irabazien gorakada.
Elias Unzueta, Petronorren gerentea: ''Lanak udan hastea eta 2028ko erdialdera martxan jartzea espero dugu''

Elias Unzueta, Petronorren gerentea: ''Lanak udan hastea eta 2028ko erdialdera martxan jartzea espero dugu''

Repsolen filialak 2028ko erdialdean jarri nahi du martxan 100 MW-eko elektrolizagailua. Europako Batzordeak estrategikotzat jotako proiektu horrek Europako funtsen 160 milioi euroko laguntza du, eta guztira 260 milioi euroko inbertsioa izango da.

Petronorrek 2028an jarriko du martxan 100 MW-eko elektrolizagailua, 260 milioi euroko inbertsioa eginda

Petronorrek 2028an jarriko du martxan 100 MW-eko elektrolizagailua, 260 milioi euroko inbertsioa eginda

Gainera, 2030erako 70 kilometroko hidrobidea eraikitzea aurreikusten du, industria sektoreko enpresak hornitzeko asmoz.
Baltikoko estatuak Europako sare elektrikora aldatu dira, Errusiarekin zuten lotura hautsita

Baltikoko estatuak Europako sare elektrikora aldatu dira, Errusiarekin zuten lotura hautsita

Estoniak, Letoniak eta Lituaniak larunbatean utzi zuten Errusiako sare elektrikoa, eta gaur, Ursula von der Leyen alboan zutela, ekitaldi sinbolikoa egin dute. "Hau askatasuna da, mehatxuekiko askatasuna, xantaiekiko askatasuna", esan du Von der Leyenek.

Trantsizio energetikoan zentral nuklear txikien papera defendatu du Mercedes Maroto-Veler adituak

Trantsizio energetikoan zentral nuklear txikien papera defendatu du Mercedes Maroto-Veler adituak

ETB2ko "12 minutos" saioak Mercedes Maroto-Veler Edinburgoko
Herriot-Watt Unibertsitateko ikertzaile gasteiztarra elkarrizketatu du. Trantsizio energetikoan eta deskarbonizazioan aditua da, eta energia mota ezberdinak uztartzearen alde egin du, tartean, nuklearra.

Von der Leyenek ohartarazi du ez zaiola inori interesatzen ekonomia globalean harremanak haustea

Von der Leyenek ohartarazi du ez zaiola "inori interesatzen" ekonomia globalean harremanak haustea

Europako Batzordearen presidenteak lankidetza transatlantikoak eta deskarbonizazioak EBrentzat duten garrantzia azpimarratu du, Munduko Ekonomia Foroan.
Butano bonbona 16,64 euroraino garestitu da, banatzaileek greba mugagabea egiteko mehatxuaren ondorioz

Butano bonbona 16,64 euroraino garestitu da, banatzaileek greba mugagabea egiteko mehatxuaren ondorioz

Tarifak eta komisioak berrikusteko eskatu dute: banatzaileak bonbonako 3 euro inguruko komisioa du, eta 4,80 eurora igotzeko eskatu dute.
Itsarazko parke eolikoa eraikitzeari atea itxi dio Espainiako Gobernuak

Itsarazko parke eolikoa eraikitzeari atea itxi dio Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako Ministerioak kontrako txostena ebatzi du, Norvegiako Statkraft enpresak Aramaion eta Eskoriatzan eraikitzeko asmoa zuen proiektuak ingurumenari kalte egingo liokeelakoan. Pozik hartu dute berria Aramaioko Udalak eta Aramaixo Bizirik plataforma.
Ekologistek Arratzua-Ubarrundiako Udalari exijitu diote Aldundiari eska diezaiola zentrala gelditzeko

Ekologistek Arratzua-Ubarrundiako Udalari exijitu diote Aldundiari eska diezaiola zentrala gelditzeko

Arratzua-Ubarrundiako Proiektu Honi Ez plataformak mozioa aurkeztuko du Vitoria Solar 1 parke fotovoltaikoaren aurka hurrengo udalbatzan.
Lurpean dagoen hidrogenoaren frakzio bakar batek 200 urtez energia mendekotasunarekin buka lezake

Lurpean dagoen hidrogenoaren frakzio bakar batek 200 urtez energia mendekotasunarekin buka lezake

Ikerketa berri batek iradokitzen du Lurrak 6,2 bilioi tona hidrogeno inguru dituela arroketan eta lurpeko biltegietan. Arazoa da oraindik ez dakitela non dauden erreserba horiek.
Esteban, energien gaineko zergari buruz: Hemen planta asko egiten dira, baina, muinean, ezer gutxi

Esteban, energien gaineko zergari buruz: "Hemen planta asko egiten dira, baina, muinean, ezer gutxi"

EAJk Kongresuan duen bozeramaileak berretsi du euren botoa "ezezkoa" dela, neurriak Kontzertuaren sistema hausten duelako. Espainiako Gobernuak neurri sorta bat onartuko du astelehen honetan, urteko azken Ministro Kontseiluan, besteak beste, enpresa energetikoei ezarritako karga 2025era luzatzea.
EAJk energia enpresen kargaren aurka dagoela berretsi du, baina zerga itundua eztabaidatzeko prest agertu da

EAJk energia enpresen kargaren aurka dagoela berretsi du, baina zerga itundua eztabaidatzeko prest agertu da

Aitor Estebanen esanetan, "beti egon dira energia enpresei zergak jartzearen aurka", eta "hasieratik" argi hitz egin dute. Horregatik, gaineratu du Espainiako Gobernuak bazekiela zer gertatuko zen.

Kongresuak bertan behera utzi du konpainia energetiko handiei ezarritako tasa

Kongresuak bertan behera utzi du konpainia energetiko handiei ezarritako tasa

Hala, EAJk eta Juntsek babestu egin dute PPk Gobernuaren erreforma fiskalari egindako zuzenketa.
Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkideek konpainia energetikoei ezarritako tasa luzatzea adostu dute

Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkideek konpainia energetikoei ezarritako tasa luzatzea adostu dute

Ogasun Ministerioak eta Parlamentuko ezkerreko bazkideek ordubete pasatxoko bilera egin dute, eta Errege Lege Dekretu baten bidez neurria urtebetez luzatzea adostu dute.
1 / 17 Hurrengoa

  • Energia jasangarriak

    Energia jasangarriak

    Euskal Herrian energia berdea lortzeko iturriak eta estrategiei buruzko azken orduko albisteak

orain albiste

Albiste gehiago

OSZAR »