Euskal eskola publikoa

1 / 11 Hurrengoa
Gipuzkoako eskola txikien jaia ospatu dute Ezkio-Itsason

Gipuzkoako eskola txikien jaia ospatu dute Ezkio-Itsason

Eskolek herri eta auzo txikietan duten garrantzia erdigunean jarri nahi izan du jaiak. Aurtengoa 36. edizioa izan da, eta giro bikaina izan dute Ezkio-Itsason.

Atxuriko ikastetxean berriro ere teilatutik harriak erori direla salatzeko bilkura egin dute

Atxuriko ikastetxean berriro ere teilatutik harriak erori direla salatzeko bilkura egin dute

Atxuriko ikastetxeko ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarretaratzea egin dute eraikinaren egoera txarra salatzeko. Aste honetan pinakuluaren zati bat behera etorri da. Ikasturte honetako bigarren gertakaria da. 2024ko azaroan erlaitzaren zati bat erori zen.

Jaiarekin batera, Euskal Eskola Publikoa hezkuntzaren erdigunean jartzeko aldarria nagusitu da gaur Urduñan

Jaiarekin batera, Euskal Eskola Publikoa hezkuntzaren erdigunean jartzeko aldarria nagusitu da gaur Urduñan

Festak eta aldarrikapenak bat eginda igaro dute eguna, hezkuntza publikoaren aldeko apustua eskatuz eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko elkarlanaren beharra azpimarratuz. Lekukoa jaso dute jada Santurtziko ikastetxe publikoek 2026ko jaia antolatzeko.
Euskal eskola publikoaren aldeko apustu sendoa aldarrikatu dute Urduñan

Euskal eskola publikoaren aldeko apustu sendoa aldarrikatu dute Urduñan

Eskola publikoaren aldeko apustu garbia egitea eta pribatizazio politikekin bukatzea eskatu du Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak kalejira batekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute Urduñan.

Steilasek dio akordioak argi-ilunak izan arren irakasleen baldintzak nabarmen hobetzen dituela

Steilasek dio akordioak "argi-ilunak" izan arren irakasleen baldintzak nabarmen hobetzen dituela

Sindikatuak azaldu duenez, borroka ez da "hemen amaitzen" eta jarraituko du "Euskal Eskola Publikoak dituen beste hainbat erronkari eta arazori konponbideak bilatzen".
Iruarteta eskolako gurasoek salatu dute 6 urteko mutil batek ikaskideei etengabe eraso egiten diela

Iruarteta eskolako gurasoek salatu dute 6 urteko mutil batek ikaskideei "etengabe" eraso egiten diela

Ikasleen gurasoek neurriak eskatu dituzte bere seme-alabak erasotzailearengandik babesteko. Azaldu dutenez, erasoak lehendabiziko egunean hasi ziren, eta, geroztik, haur guztiei egin die eraso noizbait.
Hezkuntzako sindikatuak mesfidati, Sailak egin asmo dien proposamen berriaren aurrean

Hezkuntzako sindikatuak mesfidati, Sailak egin asmo dien proposamen berriaren aurrean

Steilas, LAB eta ELA sindikatuak estu hartu dute Jaurlaritza bileraren deialdia eta proposamenaren gakoak hedabideen bitartez jakinarazteagatik. Are gehiago, LABek aztertuko du negoziazio mahaian parte hartuko duen.
Nolakoak izango dira eskola jantokien menu berriak?

Nolakoak izango dira eskola jantokien menu berriak?

Espainiako Gobernuak bermatu nahi du eskola jantokietan bost bazkari osasungarri izatea, eta hala, dekretua onartu du. Arauaren arabera, arraina eman beharko da astean 1-3 aldiz, eta barazkiak eta frutak, egunero. Halaber, zentroek eskura izan beharko dituzte menu beganoak eta txerri bakoak.
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren bideoklipa

Ekainaren 1ean Urduñan ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 32. jaia. Gaur aurkeztu dituzte abestia eta bideoklipa.

Hezkuntzako sindikatuek astebeteko beste greba ziklo bat deitu dute maiatzerako

Hezkuntzako sindikatuek astebeteko beste greba ziklo bat deitu dute maiatzerako

Maiatzaren 12tik 16ra deitu dituzte lanuzteak. Langileen ordezkarien aburuz, Hezkuntza Sailak egindako azken proposamenari "eduki, zehaztapen eta bermeak" falta zaizkio eta, salatu dutenez, Jaurlaritzak "ultimatum gisa planteatu du". "Ez dugu sinatuko", ohartarazi dute.
Martxa batek amaiera eman dio irakaskuntza publikoko irakasleen sektoreko bigarren mobilizazio-zikloari

Martxa batek amaiera eman dio irakaskuntza publikoko irakasleen sektoreko bigarren mobilizazio-zikloari

Sindikatuen arabera, hezkuntza publikoko irakasleen greba-egunaren jarraipena % 75ekoa izan da. Hezkuntza Sailari "negoziatzeko eta akordio batera iristeko borondatea" eskatu diote sindikatuek edo, bestela, greba egun gehiago planteatzeko prest agertu dira.

Sindikatuek diote gaurko deituta zegoen bilera teknikoa bertan behera utzi duela Hezkuntzak, grebaren atarian

Sindikatuek diote gaurko deituta zegoen bilera teknikoa bertan behera utzi duela Hezkuntzak, grebaren atarian

Hezkuntza Sailak azaldu du zentro bakoitzaren baliabideak negoziazioen gakoetako bat direla, eta batzar teknikoetan baino, mahai negoziatzailean eztabaidatu behar direla. Bi aldeek astelehenean egin zuten azken bilera, eta luzea izanagatik, akordio gabe bukatu zen.
Irakasleen % 75ek egin dute greba, Hezkuntzako sindikatuen arabera; % 46k, Jaurlaritzaren esanetan

Irakasleen % 75ek egin dute greba, Hezkuntzako sindikatuen arabera; % 46k, Jaurlaritzaren esanetan

Sailari "benetako negoziazioa" eskatu diote sindikatuek, bart akordioa lortzeko bilera luzeak porrot egin ostean. Hezkuntza Sailak nabarmendu duenez, bestalde, "elkarrizketarako prestasuna bere horretan" du, baina eztabaida "benetan garrantzitsua den" horretara bideratzea eskatu du.
Lehen Hezkuntzak 10.000 ikasle galdu ditu bost urtean Euskadin, jaiotza-tasak behera egin duelako

Lehen Hezkuntzak 10.000 ikasle galdu ditu bost urtean Euskadin, jaiotza-tasak behera egin duelako

Aitzitik, 0-1 urteko geletan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan matrikulazioak igo egin ziren 2023/24 ikasturtean.
Sindikatuek egiazko negoziazioa eskatu diote Hezkuntza Sailari eta ez dute baztertzen greba gehiago egitea

Sindikatuek "egiazko" negoziazioa eskatu diote Hezkuntza Sailari eta ez dute baztertzen greba gehiago egitea

EAEko hezkuntza publikoko irakasleen grebak % 75eko jarraipena izan du Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuen arabera. Eusko Jaurlaritzak, berriz, % 48ra apaldu du jarraipenaren zenbatekoa.
Gaurko eta biharko deitutako grebei eutsi diete sindikatuek, Hezkuntzaren azken proposamena baztertuta

Gaurko eta biharko deitutako grebei eutsi diete sindikatuek, Hezkuntzaren azken proposamena baztertuta

Steilas, LAB, ELA eta CCOOren aburuz, zirriborroak ez die euren eskariei erantzuten, eta hala, lanuzteak mantendu dituzte. 27.000 irakasle daude grebara deituta, eta manifestazioak, hiru hiriburuetan (11:30ean).
Sindikatuek % 70ean kokatu dute sukaldari eta garbitzaileen grebaren jarraipena, eta Hezkuntzak, % 33an

Sindikatuek % 70ean kokatu dute sukaldari eta garbitzaileen grebaren jarraipena, eta Hezkuntzak, % 33an

LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, greba egin dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarentzat lan egiten duten sukaldari eta garbitzaileek. Langileok 2009tik dute lan hitzarmena iraungita.
Hasi egin da Euskadin 2025-2026 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina

Hasi egin da Euskadin 2025-2026 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina

Aurrematrikula derrigorrezkoa da 2 urteko gelan izena emateko, ikastetxe batean lehen aldiz erregistratzeko eta hizkuntza-eredua aldatzeko. Hilaren 14ra arte egongo da zabalik epea.
Langileen aldarrikapenei erantzuten dieten proposamenak egiteko eskatu diote sindikatuek Hezkuntza Sailari

Langileen aldarrikapenei erantzuten dieten proposamenak egiteko eskatu diote sindikatuek Hezkuntza Sailari

Hezkuntza publikoko sukaldeko eta garbiketako langileen grebaren bigarren egunak atzokoaren antzeko jarraipena izan du gaur: % 70etik gorakoa, sindikatuen arabera, eta % 30,3koa, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera.

Hezkuntzako sukaldariak eta garbitzaileak kalera bueltatu dira, hobekuntzak eta hitzarmena berritzea eskatzeko

Hezkuntzako sukaldariak eta garbitzaileak kalera bueltatu dira, hobekuntzak eta hitzarmena berritzea eskatzeko

Hezkuntzako sukaldari eta garbitzaileen % 70ek egin dute lanuztea bigarren greba egunean, sindikatuen esanetan, eta % 30,3k, Eusko Jaurlaritzaren arabera.
Bigarren Hezkuntzako EAEko ikastetxeen erdiek debekatuta dute sakelakoa

Bigarren Hezkuntzako EAEko ikastetxeen erdiek debekatuta dute sakelakoa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak emandako datuen arabera, Lanbide Heziketan % 30era jaisten da portzentajea, eta % 25era Bartxilergoan. Dena dela, ezein zentrok ez du erabilera librea baimentzen, eta uzten dutenek irakasleek gainbegiratuta uzten dute, helburu pedagogikoekin erabiltzeko.
Hezkuntzako sukaldari eta garbitzailek behingoz euren eskaerei erantzuteko eskatu diote Sailari

Hezkuntzako sukaldari eta garbitzailek "behingoz" euren eskaerei erantzuteko eskatu diote Sailari

Sindikatuen arabera % 70ekoa izan da jarraipeana. ELA, LAB eta CCOOren arabera, hainbat eskolatako sukaldetan % 100ekoa izan da eta garbitzaileen artean ere babes zabala espero dute. Eusko Jaurlaritzaren arabera % 33,5ekoa izan da jarraipena.
Lurdes Imaz (EHIGE), hezkuntza publikoko greba deialdiaz: Espero dugu lehenbailehen konpontzea

Lurdes Imaz (EHIGE), hezkuntza publikoko greba deialdiaz: "Espero dugu lehenbailehen konpontzea"

Aste honetan Haurreskolak Partzuergoko (asteartean eta asteazkenean) eta sukalde eta garbiketako (ostegunean eta ostiralean)langileen txanda izango da. EHIGEko koordinatzaileak espero du lan gatazka konpontzea eta eskola publikoko langileek baldintzarik onenak izatea.
Hauek dira Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzako 12 greba egunetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak

Hauek dira Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzako 12 greba egunetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak

Zuzendaritza-taldeko eta plantillako langile banak bermatu beharko dute ikasleak ikastetxera sartzea, eta hezkuntza-etapa bakoitzeko irakasle bat egotea eskatuko da. Garbiketako langileen gutxienez % 50ek egin beharko dute lan, eta sukaldeko langileen kasuan, berriz, % 10ek.
Euskal Eskola Publikoaz Harro elkarteak seme-alabak eskola publikoan matrikulatzeko deia egin die familiei

Euskal Eskola Publikoaz Harro elkarteak seme-alabak eskola publikoan matrikulatzeko deia egin die familiei

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak 2025-26 ikasturtean seme-alabak ikastetxe publikoetan matrikulatzeko deia egin die euskal familiei, "unibertsala, euskalduna, anitza, inklusiboa eta parte-hartzailea" delako.

Begoña Pedrosa: ''Ez dugu ulertzen zer arrazoi dagoen greba bat egiteko proposamenak mahai gainean daudenean''

Begoña Pedrosa: ''Ez dugu ulertzen zer arrazoi dagoen greba bat egiteko proposamenak mahai gainean daudenean''

Hezkuntza publikoan 12 greba egun daude deituta, lehenak urtarrilaren 22an eta 23an. Horren harira, Begoña Pedrosa hezkuntza sailburuak esan du negoziazioak martxan daudela, ez direla inoiz eten eta gaur bertan ere bilerak egiten ari direla.

2025-2026 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina otsailaren 3an abiatuko da EAEn

2025-2026 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina otsailaren 3an abiatuko da EAEn

Hilaren 14ra arte egongo da zabalik epea. Aurrematrikula derrigorrezkoa da 2 urteko gelan izena emateko, ikastetxe batean lehen aldiz erregistratzeko eta hizkuntza ereduz aldatu nahi izatekotan.
Begoña Pedrosa: ''Zertara dator greba deialdia negoziazioa irekita dagoenean?''

Begoña Pedrosa: ''Zertara dator greba deialdia negoziazioa irekita dagoenean?''

Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak ziurtatu duenez, bere sailak hasieratik "jarrera irekia eta eraikitzailea izan du, sindikatuen ordezkari guztiekin akordioak bilatzean oinarritua".

Eskola publikoa indartzeko diru gehiago jartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Eskola publikoa indartzeko diru gehiago jartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak bilkura egin du Gasteizen. Aurrekontuetatik eskola publikoa indartzeko diru gehiago jartzeko eskatu, eta azken hezkuntza legeak irakaskuntza pribatuaren esku lehen baino diru gehiago jartzen duela kritikatu dute.

 

Biteri Zuhaizti Eskolako familiek salatu dute obrek zarata eta hautsa sortuko dituztela umeak eskolan direla

Biteri Zuhaizti Eskolako familiek salatu dute obrek zarata eta hautsa sortuko dituztela umeak eskolan direla

Donostiako Udalari egotzi diote "arrazoi ekonomikoak" lehenestea, "haurren segurtasunaren, ongizatearen eta osasunaren aurretik".
Urduñan egingo da Euskal Eskola Publikoaren jaia 'Lurra, herria, eskola errotu' lelopean, ekainaren 1ean

Urduñan egingo da Euskal Eskola Publikoaren jaia 'Lurra, herria, eskola errotu' lelopean, ekainaren 1ean

Lurrean eta herrian sustraituta dagoen hezkuntza eredu publikoa aldarrikatu nahi izan dute leloaren bidez, antolatzaileek ostegun honetan aurkezpenean azaldu dutenez.

Begoña Pedrosak esan du itunpeko ikastetxeetako irakasleek ez dutela publikoetakoek baino gehiago kobratuko

Begoña Pedrosak esan du itunpeko ikastetxeetako irakasleek ez dutela publikoetakoek baino gehiago kobratuko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak ziurtatu duenez, Legebiltzarrean onartuko den soldata-parekatzearekin itunpeko irakaskuntza-sareko irakasleek ezin izango dute "beren egoera berean" publikoan lan egiten dutenek baino ordainsari handiagoa izan.

Pribatuko gelak eskaintza publikorik ez dagoenean soilik ituntzea galdegin du Euskal Eskola Publikoaz Harrok

Pribatuko gelak eskaintza publikorik ez dagoenean soilik ituntzea galdegin du Euskal Eskola Publikoaz Harrok

Azaldu dutenez, plaza, langile eta baliabide gehiago behar ditu sare publikoak. Euskalduntzen ez duten zentroei eta bazterketa edo segregazio praktikak dituztenei finantzazioa kendu behar zaiela eta sare publikoa indartu behar dela esan dute, "zentro pribatuen publifikazioa" bultzatuz, esaterako.

Aranburuk ''positibotzat'' jo du irakasleen soldata parekatzea, baina itunpekoen doakotasuna aldarrikatu du

Aranburuk ''positibotzat'' jo du irakasleen soldata parekatzea, baina itunpekoen doakotasuna aldarrikatu du

LABeko idazkari nagusiak gogora ekarri du sindikatuak Ikastolen Elkartearekin eta Hezkuntza Sailarekin sinatutako akordioan jasota zegoela neurria. Dena dela, "Euskal Eskola Publiko komunitario bat lortzeko trantsizioan", itunpekoen doakotasuna betearazi eta "kontrolatu" behar dela azpimarratu du.

Itunpeko ikastetxeetako eta sare publikoko langileen soldatak parekatzeko lehen pausoa eman du Jaurlaritzak

Itunpeko ikastetxeetako eta sare publikoko langileen soldatak parekatzeko lehen pausoa eman du Jaurlaritzak

EAEko aurtengo Aurrekontuen Legea aldatzea onartu du Gobernu Kontseiluak, soldata horiek ordaintzeko ia 67 milioi euroko dotazioa gehitzeko.
Euskara ardatz Orioko Zaragueta herri eskolan, beste 14 hizkuntzarekin elkarbizitzen

Euskara ardatz Orioko Zaragueta herri eskolan, beste 14 hizkuntzarekin elkarbizitzen

Oriotarrak diren jatorri ugarietako ikasleak dituzte Orioko Zaragueta herri eskolan. Biba Zuek! saioak eskolara egin du bisita eta Julen Barriuso eskolako ikasketaburua eta Marije Pikabea irakaslearekin mintzatu da Afrika Bibang.  

Hezkuntza Sailak ebaluazio sistemarako ''tresna berriak'' emango dizkie ikastetxeei

Hezkuntza Sailak ebaluazio sistemarako ''tresna berriak'' emango dizkie ikastetxeei

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak naurria iragarri du Euskadi Irratian egin duen elkarrizketa batean. Azaldu duenez, ikastetxe bakoitzak urtero diseinatzen ditu hobekuntza prozesuak, baina ikasturte honetan Sailak  "hobekuntza estrategia integral bat" jarriko du martxan.

EAEko 360.000 ikasle ikasgeletara itzuliko dira gaurtik aurrera

EAEko 360.000 ikasle ikasgeletara itzuliko dira gaurtik aurrera

Ia hiru hilabeteko oporraldiaren ondoren ostiral honetan hasi dira eskolak ofizialki Euskal Autonomia Erkidegoan. 358.463 ikasle itzuliko dira ikasgeletara unibertsitatez kanpoko hezkuntza-etapetan, hau da, Haur Hezkuntzatik Batxilergora eta Lanbide Heziketara.

Lehendakariak guztien inplikazioa eskatu du kalitate goreneko hezkuntza sistema lortzeko

Lehendakariak guztien inplikazioa eskatu du kalitate goreneko hezkuntza sistema lortzeko

Imanol Pradales lehendakaria eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Zarauzko Orokieta ikastetxe publikoan izan dira gaur goizean, 2024-24 ikasturteko lehen egunean.

Milaka lagun batu dira Ordizian Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko

Milaka lagun batu dira Ordizian Euskal Eskola Publikoa ahalduntzeko eta egindako lana aitortzeko

Antolatzaileek "politika egokiak, ausartak eta baliabideak" eskatu dizkiete agintariei, "elkarbizitza, berdintasuna, justizia soziala, inklusioa eta euskalduntzea" bermatzeko.
1 / 11 Hurrengoa

OSZAR »