Israel

1 / 30 Hurrengoa
Israelgo estatua desegitea eskatu dute milaka lagunek Iruñean Palestinarekin Elkatasuna plataformak deituta

Israelgo estatua desegitea eskatu dute milaka lagunek Iruñean Palestinarekin Elkatasuna plataformak deituta

Milaka lagun atera dira kalera Israelen desegitea eta palestinar herriaren erabateko askatasuna aldarrikatzera. Israelen proiektu sionista" Euskal Herritik finantzatu eta justifikatzen" duten enpresa eta erakundeei harreman oro eteteko eskatu diete.

Israel eta Hamas negoziazio mahaira itzuli dira Gazan erasoaldi berria abiatu eta berehala

Israel eta Hamas negoziazio mahaira itzuli dira Gazan erasoaldi berria abiatu eta berehala

Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek Hamasi eskatu dio Gazako Zerrendaren gaineko kontola eman diezaiola, eta armak entrega ditzala.
Nazioarteko Justiziak Gazako laguntzaren sarrerari buruzko iritzia eman dezan bultzatuko du Espainiak

Nazioarteko Justiziak Gazako laguntzaren sarrerari buruzko iritzia eman dezan bultzatuko du Espainiak

Liga Arabiarraren goi-bileran Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, Nazio Batuetan proposamen bat bultzatuko du, Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi dezan Israelek Gazako laguntza humanitarioaren sarrera betetzen ote duen.

Israelek 'Gedeonen gurdiak' operazioa abiatu du Gazan, eskala handiko lurreko erasoaldia

Israelek 'Gedeonen gurdiak' operazioa abiatu du Gazan, eskala handiko lurreko erasoaldia

Ostegunetik hona 220 pertsona hil eta ia 500 zauritu dituztela salatu dute agintari gazatarrek.
Israelgo Armadak 100 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan azken erasoetan

Israelgo Armadak 100 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan azken erasoetan

"Gure erreskate taldeek 100 hilotz baino gehiago berreskuratu dituzte (Israelek) gaur erasotutako etxebizitzetatik", Babes Zibileko ordezkari baten hitzetan, eta hildakoak gehiago izan daitezkeela ohartarazi du.
Israelek ostiral honetan egindako erasoek beste 100 hildako eta 200 zauritu baino gehiago eragin dituzte Gazan

Israelek ostiral honetan egindako erasoek beste 100 hildako eta 200 zauritu baino gehiago eragin dituzte Gazan

Israelek Gazako Zerrendari bonbekin eraso egiten jarraitzen du ostiral honetan, eta, ondorioz, gutxienez 100 pertsona hil dira gauerditik. Gainera, tiroketa horietan 200 pertsona baino gehiago zauritu dira, Osasun Ministerioak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Indar Gorrik salatu du taldeko kide bati isuna jarri diotela Palestinako genozidioaren aurkako txio batengatik

Indar Gorrik salatu du taldeko kide bati isuna jarri diotela Palestinako genozidioaren aurkako txio batengatik

Iruñean eskainitako prentsaurreko batean, Indar Gorrik adierazi du 60.000 euroko isun honekin ez dela "soilik zalego oso bat erasotzen ari".
"Adierazpen askatasunaren aurkako eta herri palestinarrarekiko elkartasunaren aurkako erasoa da", gaineratu dute.

Israelek gutxienez 115 gazatar hil ditu 24 ordu baino gutxiagoan

Israelek gutxienez 115 gazatar hil ditu 24 ordu baino gutxiagoan

Khan Yunisen egin dituzte eraso bortitzenak. Etxebizitzen eta kanpalekuen gainera egin du eraso Israelek bertan, eta 70etik gora hildako eragin, haurrak eta emakumeak, gehien-gehienak.
Palestinarrak Nakba oroitzen ari dira, eta, bitartean, Israelek Gazaren aurka egiten dituen erasoek etenik ez

Palestinarrak Nakba oroitzen ari dira, eta, bitartean, Israelek Gazaren aurka egiten dituen erasoek etenik ez

Milaka palestinarrek parte hartu dute gaur Zisjordaniako Ramallah hirian Nakba (hondamendia, arabieraz) gogora ekartzeko mobilizazioan. Bien bitartean, Gazan Israelek gutxienez 70 pertsona hil eta dozenaka zauritu ditu azken orduetako erasoetan.
Edan Alexander soldadu israeldarra askatu du Hamasek

Edan Alexander soldadu israeldarra askatu du Hamasek

Alexander New Jerseyn (AEB) jaio zen eta Israelgo Armadan ari zen gatibu hartu zutenean. Bere askapena "bitartekariak su-etena lortzeko, mugak irekitzeko eta laguntza Gazan sartzen uzteko egiten ari diren ahaleginen parte" dela berretsi du Hamasek.
Netanyahuk azpimarratu du korridore segurua egon egongo dela Alexander askatzeko, baina su-etenik ez

Netanyahuk azpimarratu du korridore segurua egon egongo dela Alexander askatzeko, baina su-etenik ez

Aurrekoetan bezala egingo dute askapena: Gurutze Gorriko langileek bahitua Hamasen eskuetatik hartu eta Gazako puntu batera eramango dute; han, Israelgo Armadaren esku utzik dute.
Edan Alexander israeldar-estatubatuarra askatuko du Hamasek Gazan su-etena lortzeko borondate oneko keinu gisa

Edan Alexander israeldar-estatubatuarra askatuko du Hamasek Gazan su-etena lortzeko borondate oneko keinu gisa

Gaur askatuko dute "ziur aski". Israelek argitu du ez duela su-etena adostu, eta bahitutakoa libre uzteko "korridore seguru bat" prestatzen ari dela. "Negoziazioek oldarraldi betean jarraituko dute; borrokak areagotzea dugu aurreikusita", azaldu du.
Gernika Palestina elkarteak palestinarrak jasaten ari direna salatu eta genozidioa gelditzeko eskatu du

Gernika Palestina elkarteak palestinarrak jasaten ari direna salatu eta genozidioa gelditzeko eskatu du

Gernika Palestina ekimenak Gazako sarraskia salatu du beste behin eta performance ikusgarria antolatu dute Gernikan bertan. Antzezpen horren bidez Palestinako herria Israelen aldetik jasaten ari dena "genozidioa" dela ozen esan dute eta "geldi dezatela" eskatu dute.

 

Etsipena Gazan, janari eskasiaren ondorioz

Etsipena Gazan, janari eskasiaren ondorioz

Duela bi hilabete baino gehiagotik, Israelek blokeoa ezarri dio laguntza humanitarioa Gazako Zerrendan sartzeari. Horren ondorioz, oinarrizko produktuen prezioak igo dira, hala nola irinarenak, eta gosete orokorra eragin du Gaza osoan.

Israelek 100 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan, ikastetxeak, merkatu bat eta jatetxe bat bonbardatu ostean

Israelek 100 pertsona baino gehiago hil ditu Gazan, ikastetxeak, merkatu bat eta jatetxe bat bonbardatu ostean

Eraso horietako bat Palmira jatetxe thailandiarretik gertu jazo da, Rimal auzoan, Gaza hirian, eta bestea 20 metro eskasera, merkatu baten ondoan. Hildakoen artean Yahya Sobeih kazetaria dago.
Israelek gutxienez 18 pertsona hil ditu Gazako erdialdean, eskola bat bonbardatuta

Israelek gutxienez 18 pertsona hil ditu Gazako erdialdean, eskola bat bonbardatuta

Palestinako prentsaren arabera, eskolako hirugarren solairuaren aurka egin dute eraso, eta gutxienez zortzi adingabe hil dituzte.
Gazako lurrak okupatzeko plan berri bat onartu du Israelek

Gazako lurrak okupatzeko plan berri bat onartu du Israelek

Netanyahuk jakinarazi duenez, operazio berrian "gazatarrak lekualdatu egingo ditugu, euren babesagatik". Gainera, laguntza humanitarioa bi hilabetez blokeatuta izan ondoren, Israelek laguntza sartzeko plan bat aurkeztu du, eurek kontrolatuz prozesu guztia. NBE aurka agertu da.
Sei pertsona zauritu dira Tel Aviveko aireportuan jaurtigai bat erorita

Sei pertsona zauritu dira Tel Aviveko aireportuan jaurtigai bat erorita

Yemengo matxino huthiek beren gain hartu dute erasoa.
Ehud Barak Israelgo lehen ministro ohiak desobedientzia zibilerako deia egin du, Netanyahuren aurka

Ehud Barak Israelgo lehen ministro ohiak desobedientzia zibilerako deia egin du, Netanyahuren aurka

Herritarrei, oposizioari, agintari ekonomikoei, teknologikoei, intelektualei, alkateei, gazte mugimenduei zein kibbutzetako bizilagunei dei egin die "Gobernua erori arte" protesta egiteko.
Erabateko blokeoa mantentzeaz gain, Israel baratzeak suntsitzen eta arrantzaleak hiltzen ari dela salatu dute

Erabateko blokeoa mantentzeaz gain, Israel baratzeak suntsitzen eta arrantzaleak hiltzen ari dela salatu dute

"Milaka pertsona hilko dira blokeoa berehala amaitzen ez bada", ohartarazi dute gobernuz kanpoko erakundeek. Gutxienez 60.000 haurrek desnutrizioa dute dagoeneko Zerrendan, eta dozenaka sukalde komunitario eraso eta itxierara behartu ditu Israelek.
Droneekin egin diote eraso Gazara laguntza bidaltzen duen Askatasunaren Flotako itsasontzi bati Maltako uretan

Droneekin egin diote eraso Gazara laguntza bidaltzen duen Askatasunaren Flotako itsasontzi bati Maltako uretan

Ontzi horretan 21 herrialdetako boluntarioak zihoazen, tartean Euskal Herrikoak. Tripulazioa argindarrik gabe dago, eta nazioarteko urtetan daude. Italiako itsas salbamenduko ontzi bat gerturatu da bertara.

Smotrichek nahi du ehunka mila palestinarrek Gaza uztea, Siria zatitu eta Hezbollah desegin

Smotrichek nahi du "ehunka mila" palestinarrek Gaza uztea, Siria "zatitu" eta Hezbollah "desegin"

Hala adierazi du Israelgo Ekonomia ministroak Zisjordanian egindako hitzaldi batean. "Kanpaina hau amaitu egingo dugu Iranen mehatxu nuklearra amaitu, Gaza garbitu eta gure bahituak etxera itzulitakoan, eta Israel indartsuagoa eta aberatsagoa denean", gaineratu du.
Israelek Beirut hegoaldea bonbardatu du berriro

Israelek Beirut hegoaldea bonbardatu du berriro

Netanyahuk erasoa defendatu du: "Israelek ez dio utziko Hezbollahri indarra hartzen", eta Libanoko presidenteak AEBri eta Frantziari eskatu die Israel erasoak geldiaraztera "behartzeko", su-etenaren bermatzaile gisa.
Erabateko gatibu trukea eskaini dio Hamasek Israeli, eta bost urteko menia eskatu dio ordainetan

"Erabateko" gatibu trukea eskaini dio Hamasek Israeli, eta bost urteko menia eskatu dio ordainetan

Adierazpen horiek egiten zituen bitartean, Hamaseko ordezkaritza bat Kairora bidean zen. Han, Egiptoko bitartekariek "su eten baterako akordio integral bat" eskaini diote Hamasi.
Sumarren hitzetan, armen erosketarekin lotuta ''Gobernu barruan egindako presioak'' emaitzak eman ditu

Sumarren hitzetan, armen erosketarekin lotuta ''Gobernu barruan egindako presioak'' emaitzak eman ditu

Hartara, "Israelgo enpresekin armak erosteko egindako kontratua eteteko" eskatu dio Sanchezen Gobernuari, eta palestinar herriarekin duen konpromisoa berretsi du.

Israeli munizioa erosteko kontratua bertan behera utzi izana salatuko du PPk Kontu Auzitegian

PPk azpimarratu du ebazpen "arbitrarioa" dela eta "arrazoi politiko hutsak" dituela Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) "dagoeneko" argitaratu den esleipen baten aurka.
Israelek dagoeneko okupatuta dituen Gazaren inguruko eremuak husteko agindua eman du berriro

Israelek dagoeneko okupatuta dituen Gazaren inguruko eremuak husteko agindua eman du berriro

Martxoaren 18an Israelek su-etena hautsi zuenetik, 420.000 gazatar baino gehiagok ihes egin behar izan dute indar armatuen erasoen ondorioz, dagoeneko herritarren % 90 desplazatu dituen gatazka armatuan.
Espainiako Gobernuak bertan behera utzi du Israelgo enpresa bati balak erosteko kontratua

Espainiako Gobernuak bertan behera utzi du Israelgo enpresa bati balak erosteko kontratua

Exekutiboak "interes orokorreko arrazoiak" argudiatu ditu konpainia hebrearrari esleitutako erosketa ez gauzatzeko. Erosketak Sumar bazkidearen haserrea eragin du, eta IUk Sumar gobernutik atera dadila eskatu du. Inbestidurako bazkideek ere azalpenak eskatuko dituztela iragarri dute.
EAJk azalpenak eskatuko dizkio Espainiako Gobernuari Israeli balak erosteagatik

EAJk azalpenak eskatuko dizkio Espainiako Gobernuari Israeli balak erosteagatik

"Gardentasun handiagoa eskatuko dugu kontratu hori zertan datzan eta zergatik eutsi zaion jakiteko. Ez du itxura onik hartutako konpromisoen ostean", adierazi du Maribel Vaquero EAJren Kongresuko bozeramaileak.
Izquierda Unidak planteatu du Sumar Espainiako Gobernutik ateratzea, Israeli armak erosteagatik

Izquierda Unidak planteatu du Sumar Espainiako Gobernutik ateratzea, Israeli armak erosteagatik

Barne Ministerioak Israelgo Estatuari 15 milioi bala baino gehiago erostea erabaki du, Guardia Zibilarentzat. Antonio Maillo Izquierda Unidako buruzagiak PSOEri leporatu dio Sumarrekin koalizio Gobernuan "krisirik handiena" ireki izana.
Israelek hondeamakinak eta ura eta zaborra biltzeko kamioiak suntsitu ditu Gazako hainbat tokitan

Israelek hondeamakinak eta ura eta zaborra biltzeko kamioiak suntsitu ditu Gazako hainbat tokitan

Defentsa Zibileko lantaldeek gorpuak hondakin artetik ateratzeko eta errepideak garbitzeko erabiltzen zituzten makina horiek. Gazako Defentsa Zibilak salatu duenez, Israel "lan humanitariorako baliabideak suntsitzen ari da".
15 paramedikuren hilketarekin lotutako akatsak onartu ditu Israelgo Armadak, eta ofizial bat kargugabetu du

15 paramedikuren hilketarekin lotutako akatsak onartu ditu Israelgo Armadak, eta ofizial bat kargugabetu du

Palestinako Ilargi Gorriaren zuzendari Yunis al Jatibek kritikatu du "faltsua" eta "kontraesankorra" dela Israelek egin duen ikerketa militarra.
Netanyahuk dio Hamasek uko egin diola bahituen erdiak askatzeko proposamenari eta ez duela men emango

Netanyahuk dio Hamasek uko egin diola bahituen erdiak askatzeko proposamenari eta ez duela men emango

"Uste dut bahituak etxera ekar ditzakegula, amore eman gabe. Hori buruan daukadala jokatu dut orain arte. Misioa oraindik ez da amaitu, eta egiteko asmoa dut. Baina amore eman gabe", nabarmendu du larunbat gauean emititu duten aurrez grabatutako mezu batean.
Israelek erasoekin jarraitzen du eta gutxienez 28 palestinar hil ditu azken orduetan Gazako Zerrendan

Israelek erasoekin jarraitzen du eta gutxienez 28 palestinar hil ditu azken orduetan Gazako Zerrendan

Gaur hilabete bete da Netanyahuk su-etena hausteko agindua eman zuenetik, eta, denbora horretan, Israelgo armadak 1.700 pertsona inguru hil ditu, tartean haurrak eta emakumeak.
Israelek zibilak babesten ziren eskola bati eraso dio Jabalian, eta sei pertsona hil ditu

Israelek zibilak babesten ziren eskola bati eraso dio Jabalian, eta sei pertsona hil ditu

Beste eraso batzuetan, goizaldean, 40 pertsona inguru bizirik erre ditu Israelgo Armadak, tartean 17 haur eta lau emakume, lotan zeuden kanpin-dendak bonbardatuta. Israelek dio Hamaseko arma-kontrabandoko arduraduna eta Jihad Islamikoko beste kide "garrantzitsu" bat hil dituela.
Israelgo Armadak onartu du atxilotu palestinarren milaka objektu eta diru pilatu dituela

Israelgo Armadak onartu du atxilotu palestinarren milaka objektu eta diru pilatu dituela

Hatzlacha erakunde israeldarrak 'Haaretz' egunkariarekin batera aurkeztutako informazio eskaerari erantzunez, Armadak azaldu du atxilotuen "milaka objektu" dituela, dirua barne.
Gazako ikastetxeen % 70ek baino gehiagok eraso zuzenak jasan dituzte

Gazako ikastetxeen % 70ek baino gehiagok eraso zuzenak jasan dituzte

Gainera, Zerrendako eskolen % 88k berreraikuntza edo birgaitze lan handiak behar dituzte.
Israelgo Armadak dio Gazako Zerrendaren % 30 kontrolatzen duela

Israelgo Armadak dio Gazako Zerrendaren % 30 kontrolatzen duela

Urtarrilaren erdialdean Israelek Hamasekin lortutako su-etena hautsi zuenetik, soldadu israeldarrek 1.600 pertsona baino gehiago hil dituzte, eta inbasioa hasi zenetik 51.000 hildako utzi dituzte.
Mikel Ayestaran: ''2014ko Israelen erasoaldian behea jo nuen. Erotuta atera nintzen Gazatik''

Mikel Ayestaran: ''2014ko Israelen erasoaldian behea jo nuen. Erotuta atera nintzen Gazatik''

Korrespontsalak Arantza Ruizekin izandako elkarrizketan nabarmendu duenez, Gazako ospitale batean igarotzen zituen goizak, eta haurrak etengabe heltzen ziren. Elkarrizketa osoa, "12 minutos" saioan, gaur gauean, 21:35ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

Gazan su-etena lortzeko beste saiakera bat egiten ari dira, Egipto bitartekari

Gazan su-etena lortzeko beste saiakera bat egiten ari dira, Egipto bitartekari

Hamasen ordezkaritza bat Kairon dago Egiptoko bitartekariekin su-etenaz solasteko, eta Israelekin bahituak eta presoak trukatzeko aukera aztertzeko.
1 / 30 Hurrengoa

  • Egipto gaur

    Egipto gaur

    Egiptoko Arabiar Errepublikako albisteak eta gertakariak eitb.eus-en

  • Libano gaur

    Libano gaur

    Hezbollahko milizien eta Israelgo indarren eraso eta borroken inguruko azken ordukoa eitb.eus-en

orain albiste

Albiste gehiago

OSZAR »