Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko buruak Naiz irratian esan du "euskalduntze prozesuan eman beharreko jauziak" ezin duela bi urtez itxaron. Atzo Bilbon egindako ekitaldian lehendakariak 2027rako iragarritako biziberritzeko nazioarteko biltzarraren harira egin ditu hitzok.
Orain arteko funtzionamendua itzultzea planteatuko du. Horren arabera, bi hizkuntzen eskakizuna orokorra izango da, "eta salbuetsi egingo dira, betiere modu justifikatuan eta objektiboan, botere publikoek zehaztutako lanpostuak". Kasu horietan, euskara-eskakizuna meritu gisa baloratuko litzateke.
Beasaingo txosna gunetik udaltzain bat eta ertzain bat kanporatu izanak zeresana ematen jarraitzen du. Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, bere posizioa "argia" da eta gertaturikoa "ez da errepikatu behar".
Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen arabera, Presidenteen Konferentzian "tarte gutxi" egongo da eztabaidarako eta "herri honen interesak" defendatzeko.
Inkesta erantzun dutenen ia % 90ek ezagutzen dute Pradales, eta 6ko nota ematen diote; Aitor Estebanek du baloraziorik onena, 6,9. Maria Chivite da Nafarroako politikaririk ezagunena (% 97,8).
Atzo Aitor Esteban EBBren buruak EH Bilduri migrazio gaietan "ez bustitzea" leporatu eta biharamunean, Pello Otxandiano koalizio abertzalearen Eusko Legebiltzarrerako eledunak bi gako jarri ditu migrazio politiken erdigunean: laneratze-estrategia egokia eta euskara kohesio sozialerako ardatz izatea.
Eusko Legebiltzarraren sarreran, Pello Otxandianok eta Javier De Andresek iritzia eman dute egunotan EAJ eta PSE-EEko kideen artean sortu den polemikaren inguruan.
Pello Otxandiano koalizio subiranistaren bozeramailearen aburuz, "denok gaude ados autogobernuak blindaje eta berme gehiago behar dituela". Hala, uste du ikuspegi politiko ezberdinak gai izango direla akordio bat lortzeko.
EH Bilduk Iruñean ospatuko du aurten ere Aberri Eguna. 12:00etan Golem zinemetatik abiatuko da manifestazioa eta Antoniutti parkean amaituko da, ekitaldi politikoarekin.
Mertxe Aizpurua koalizio subiranistak Kongresuan duen eledunak azaldu duenez, EH Bilduk baiezkoa emango dio ministroen kontseiluak onartutako neurri-sortari, eta iragarri du EAEn ere halakoak babestuko dituela. Halere, enpresak bertan errotzea eta kaleratzeak saihestea jarriko ditu baldintza gisa.
Pello Otxandianok Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balantze "positiboa" egin du. EH Bilduren bozeramaileak adierazi du beharrezkoa dela "politika publiko estrategikoetan ondo oinarritutako herri proiektu bat" garatzea, "epe laburretik harago".
EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak erakundearen 45. urteurreneko ekitaldian adierazi du legegintzaldi hau dela jauzi hori ematen saiatzeko momentua.
Legebiltzarreko kontrol saioan Industriaren Defentsarako Taldea izan dute hizpide. Pello Otxandianok (EH Bildu) talde horretan kide gehiagok parte hartzeko eskatu dio lehendakariari.
EAErako gutxieneko soldata propioaren eztabaidari dagokionez, koalizioak patronalari eskatu dio sindikatuekin "eseri eta negoziatzeko". Akordiorako aukerak ikusten ditu EH Bilduk gai horretan.
Legebiltzarraren sarreran egindako adierazpenetan, fiskalitatearen erreforma izan du hizpide Pello Otxandianok. EH Bilduren bozeramaileak lasaitasuna eskatu du negoziazioen inguruan.
Uste du "zalantzarik gabe" biktimek gehiago espero dutela EH Bildurengandik, baina adierazi du "beste biktima batzuk ere" badaudela "beste pauso batzuen zain".
ETAk hil zituenetik 25 urtera, haien senide, lagun eta erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek lore-eskaintza egin diete Gasteizen. Rocio Vitero eta Pello Otxandiano (EH Bildu) ere han ziren, baina loreak jartzeko ilaran zain zeudenean, handik joateko keinuak egin dizkie Diezen amak.
Sailburuak gogorarazi duenez, gai hori "Eusko Legebiltzarrak 2019an Euskal Poliziaren Legearen azken berrikuspenean onartu zuen lege-esparru baten arabera" arautzen da. EH Bilduk esan du ez dagoela "lege-esparrua urratzeko inongo asmorik", baizik eta "hurbiltasun" eredu bat bultzatzea.
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak Euskorpora elkartetik kanpo utzi ditu, besteak beste, EHUren HITZ zentroa edota Langunea enpresa pribatua. "Kasurik onenean, jakineza erakusten du, eta okerrenean, gauzak bezerokeriaz egin dituztela", salatu du.
EH Bilduren bozeramaileak Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiari erantzun dio gaur, azken horrek "fronte abertzalea" sortzen saiatzea leporatu ostean. Otxandianoren ustez, ordea, "garai zailetan batura inportantea izango da", eta erantsi du horren alde egingo dutela.
Otxandianok azaldu du industriak egun bizi duen egoera konplexuaren aurrean, arazoei aurrea hartuko dieten politika "proaktiboak" behar direla. Bere hitzetan, Imanol Pradales lehendakariak joan den astean proposatutako industriaren defentsarako lantaldea "erreaktiboa" da.
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen buruaren ustez, urte berria "inflexio puntua" izan behar da "gizarte berdinzaleago baten eraikuntzan aurrera egiteko".
Bestelakoa izan da Jaurlaritzaren jarrera EAEko aurrekontuen negoziazioan, EH Bilduko kidearen iritzian. Esan duenez, Bizkaiko Aldundiak "ontzat" emandakoa Jaurlaritzak ez du onartu. "Horrek demostratzen du Jaurlaritzak ez duela borondaterik", erantsi du.
Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen eledunak esan du Bizkaiko Aldundiak "lehen aldiz" aurrekontuak EH Bildurekin negoziatzeko "borondate erreala" izan duela, "Eusko Jaurlaritzak ez bezala".
Etxebizitza politika aldatzea eta lanbide arteko gutxieneko soldata propioa ezartzeko akordio politikoa jarri ditu erdigunean Pello Otxandiano EH Bilduren Legebiltzarreko eledunak. Gaur dute bigarren bilera Eusko Jaurlaritzarekin, datorren urteko kontuak negoziatzeko. Diskrezioa eskatu du.
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak azaldu du "sakon" aztertuko dutela Jaurlaritzak aurrekontuen harira egindako proposamena. Halaber, argitu du koalizioak fiskalitatea negoziaziotik ateratzea planteatu duela, horren inguruko "goi mailako eztabaida bat egitearen truke".
Eusko Jaurlaritzaren 2025ko aurrekonturako EH Bilduk egindako proposamenean garrantzi berezia du etxebizitzaren alorrak. Hala, datorren urtean EAEn liberalizatuko diren babes ofizialeko 2.500 etxebizitzak Jaurlaritzak erostea proposatu du koalizioak, Petxo Otxandiano EH Bilduko kideak azaldu duenez.
Koalizio subiranistak Legebiltzarrean duen bozemailearen ustez, ezinbestekoa da "egiturazko zerga erreforma" egitea, eta, ingurumari horretan, EAJk eta PSE-EEk deitu ez izana salatu du, "negoziatzera derrigortuta dauden arren".
Elkarretaratzea egin du Legebiltzarraren kanpoaldean, eta EH Bilduko legebiltzarkideak batu zaizkio, tartean Pello Otxandiano, "aurrera egiteko sufrimendu guztien aitortza" eskatu duena.
Pello Otxandiano koalizioko bozeramaileak azaldu duenez, hiru ahaldun nagusiekin batu dira eta lurralde bakoitzerako proposamen "zehatz eta kuantifikatua" helarazi diete. Bestalde, deitoratu du Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE-EE taldeekin elkarrizketa ez dela "oraindik" posible izan.
Imanol Pradales lehendakariak "koherentzia" eskatu dio EH Bilduri, uste baitu koalizioak fiskalitatea negoziatzea eskaintzen duela baina gero Sortuk Kubako Alderdi Komunistarekin akordioak sinatzen dituela.
Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak aurkeztu du proposamena, eta argi utzi du "elkarrizketa fasea" abiatuko dela. Zentzu horretan, koalizioak bilerak eskatu dizkie EAJri eta PSE-EEri, eta "hurrengo egunetan" egitea espero du.
Pello Otxandianok aurkeztutako ekimenak etxebizitza, gutxieneko soldata, zaintza eta trantsizio ekosoziala jarri ditu erdigunean, "orain arte herritarren beharrei erantzun egokirik eman ez dieten politika publikoen norabidea zuzentzeko".
Etxebizitzari buruz ere mintzatu da Lander Martinez Sumarreko idazkari nagusia, ETB1eko Egun On albistegian egindako elkarrizketan, eta "araututako merkatuaren" alde egiten dutela azpimarratu du. Gainera, prezioei eusteko ardura PSOErena eta Jaurlaritzarena dela gogorarazi du.
Otxandianok berretsi du aurrekontu itun globalaren proposamena "zintzoa" dela, eta Pradalesekin eta Anduezarekin elkartu zela azaltzeko. Bestalde, Guardia Zibilak Gasteizen egindako ekitaldiak "biktimak mindu" dituela salatu du.